Modu ezin hobean hasi du ibilbidea Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko otsailaren 17a

"Gogorra izan da antolakuntza lana baina merezi izan du. Behin amaitu dela esan dezakegu: arrakasta borobila izan da. Herri osoa inplikatu da eta mendian ere jende asko egon da animatzen. Oso pozik gaude". Hitz horiek izan ditu Aritz Saidi Antzuolako kirol zinegotziak 8 miliak mendi lasterketaren gainean. Izan ere, lehenengoz antolatzen den lasterketa bati ezin zaio gehiago eskatu: eguraldi ezin hobea, 255 korrikalari helmugan eta herrian zein mendian giro ederra. Iker Oliveri izan da azkarrena gizonezkoetan (1:08:54) eta Elena Calvillo emakumezkoetan (1:28:58).

ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK:

Kronika osoa eta argazkiak, protagonisten zein antolatzaileen iritziak eta sailkapena bihar, asteleheneko Goiena paperean.

Sailkapen orokorra

A8M Sailkapen orokorra by Goiena Komunikazio Taldea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak