Partidu beroa eta puntu banaketa Mojategiko zelaian

Jagoba Domingo 2013ko otsailaren 17a

Aurkari zuzena jaso du Mondrak Mojategin eta puntu bakarra lortu du. Partidu beroa aurreikusi zitekeen eta jokalariek ez dute hutsik egin, baina partidua bana amaitu du. Norgehiagoka garrantzitsua zen Lutxo Iturrinoren mutilentzako, Zarauzkoak puntu bakarrera zeudelako eta errenta handiagoa lortzeak bizi handia emango ziolako taldeari. Hala ere, sailkapenean alde berdinarekin jarraitzen dute gaurko partiduaren ostean.

Lehenengo zatia Arrasatekoena izan da, baloia ondo mugituz arerioa euren mende hartu dutelako. Erdialdean presioa ondo egin eta baloiaren jabetza zein gol aukerak izan dituzten etxekoak eta horietako batean, Julen Zaitegik 1-0koa egitea lortu du. Golaren ondoren Mondra gehiago izan da baina partidua pixkanaka berotzen hasi da, horrek eragin duen kontrol ezarekin. Lehenengo 45 minutuetan epaileak txartel hori dezente atera ditu eta aldageletarako bidea markagailuan aurretik egin dute etxekoek.

Barkatzearren, berdinketa

Bigarren zatia, baina, bestelakoa izan da. Zarauztarrak oso gogor irten dira aldageletatik, presio handia eginez, eta Mondrari baloia lapurtzen. Hala ere, 10. minutu inguruan Zaitegik bigarren gola egiteko aukera garbia izan du defentsaren errebote batzuk tarteko, baina atezainak ate azpian baloia ateratzea lortu du.
Gol aukeraren ondoren partidua guztiz apurtu da eta bi taldeek esfortzu handia egin dute zelaian. Saria, baina, Zarautz taldeko Alex-ek eraman du, defentsaren huts baten ondoren baloiari gogor jo eta ate barruraino bidali duelako. Berdinketaren ondoren partidua berotzen joan da eta Mondrak hamar jokalarirekin amaitu du partidua epaileak Maku kaleratu ondoren. Amaieran bakoitzak puntu bana lortu du eta sailkapenean arazoekin jarraitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak