Gaixo kronikoak irakasle izango diren tailerrak ‘Paziente biziak’ programarekin

  Osasuna  Debagoiena

Gaixotasun kronikoak dituztenak eta haien zaintzaileak gaixotasunaren gainean trebatzea du helburu Osakidetzak abiarazitako programak. Datorren astean bi tailer eskainiko dira Arrasaten: Nire osasuna biziki zainduz izenekoa, bata; eta Nire diabetesa zainduz, bestea.

Pilates ikastarorako izen ematea zabalik

  Osasuna  Aramaio

Pilates ikastarorako izen ematea zabalik

Urrian hasi eta ekainera arte luzatuko da eta saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira, udaletxean, 19:30etatik 20:30etara. Urteko kuota 115 eurokoa izango eta plaza mugatuak izango ditu. izena emateko udaletxetik pasa beharko da irailaren 23a baino lehen.

Urriaren 4an adineko pertsonen erorikoak saihesteko ikastaroa

  Osasuna  Arrasate

Urriaren 4an adineko pertsonen erorikoak saihesteko ikastaroa

Ekimena Osakidetzaren eta Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuen eskutik dator. Tailer sorta 65 urtetik gorakoentzako prestatu dute eta, gehienez, 30 lagunentzako tokia egongo da. Izen ematea Arrasateko Ospitalera (943 035 302) edota Osasun Zentrora (943 035 250) agertuz edo deituz egin daiteke.

Iñigo Urkulluk eta Jon Darponek Debagoieneko ospitalea bisitatu dute

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK

Duela gutxi, Euskadi mailan lehen aldiz, Joint Comission nazioarteko egiaztagiria jaso dute Debagoieneko ospitaleak eta Oñatiko osasun zentroak. Hori dela eta, lehendakariak eta osasun sailburuak bertako profesionalak pertsonalki zoriondu dituzte.

Debagoieneko ospitalean "ziurtagiriak lortzeko" egin direla kontratazioak dio ELAk

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena

ELAk salatu du Osakidetzak Debagoieneko ospitaleko "lantaldea indartzeko" egin dituen kontratazioak "auditoretza egin arte" direla. Astean dabiltza egiten auditoretza hori Joint Comission izeneko kalitatezko ziurtagiria lortzeko. Ospitaleko ordezkariek, ostera, argitu nahi izan dute ikuskatzaileen "lanak arindu" gura izan direla errefortzuen bitartez.

Ikusezinak gizarteari ikusarazteko dokumentala

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Atzo estreinatu zuten Arrasaten 'Mentes invisibles-Adimen ikusezinak' izeneko dokumentala. Mikel Duran arrasatearra da dokumentalaren egilea eta atzoko aurkezpenean azaldutakoaren arabera gaixoei eurei eman gura izan die protagonismoa, arazoa ikusarazi eta gizarteratzeko helburuarekin.

Jardun: sendabelarren gaineko ikastaroa ekainaren 7an eta 14an

  Osasuna  Bergara

Jardun: sendabelarren gaineko ikastaroa ekainaren 7an eta 14an

Lehen eguna sendabelarrak batzeko, erabilpenak ezagutzeko eta kontserbatzen ikasteko izango da; bigarrena, olio beratzeak, tinturak eta ukenduak egiteko. Ordutegia, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko: jardunkultura@topagunea.com eta 943-76 36 61.

Adinekoen erorikoak prebenitzeko tailerra, ekainaren 7an eta 9an

  Osasuna  Bergara

Adinekoen erorikoak prebenitzeko tailerra, ekainaren 7an eta 9an

Oraindik bide luzea duzu aurretik, kontuz estropezuekin! leloarekin, Udalak eta Jaurlaritzak antolatu dute, eta 16:00etatik 17:30era egingo da, bi egunetan, Agorrosinen. Bertan lor daiteke informazio gehiago, eta baita izena eman ere; San Joxepen ere bai. Lekuak mugatuak dira.

Arrasateko Euskalgintzak eskaera urgentea egin dio Osakidetzari

  Osasuna  Arrasate

Arrasateko Osasun Mentaleko zentroan dagoen mediku euskaldun bakarrak ekainean hartuko du erretiroa eta bere tokia beteko duena ez da euskalduna. Ondorioz, zentro horretan artatzen dituzten bailarako ume eta gazteek ezingo dute zerbitzua euskaraz jaso. Osakidetzari protesta bateratu bat bidali dio Arrasateko Euskalgintzak.

Lan onaren ziurtagiria jaso du Oñatiko osasun zerbitzuak

  Osasuna  Oñati GAURKOAK

Martxoaren 16an eta 17an erakunde horretako ordezkariak izan ziren Oñatiko anbulatorioan ebaluazio txostena egiten, eta han jasotzen ziren eskaera guztiak bete ditu Oñatiko osasun zentroak. Ziurtagiria lortzen duen Osakidetzako lehen zentroa da Oñatikoa.

Abian da Eskoriatzako Osasun Astea

  Osasuna  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Bihar, apirilaren 7an izango da Osasunaren Munduko Eguna eta horren aitzakian, Osasun Astea egiten ari dira atzotik Eskoriatzan. Diabetesa izango da aurtengo gai nagusia, baina bestelako hainbat kontu ere landuko dituzte tailerren, ikastaroen, hitzaldien eta bestelako ekitaldien bidez.

Kiropraktika eta osasunari buruzko hitzaldia San Joxepen

  Osasuna  Bergara

Kiropraktika eta osasunari buruzko hitzaldia San Joxepen

Xabier Mendiaraz kiropraktikoak mediku-jarduera horri buruzko azalpenak emango ditu. Bizkar-hezurraren zaintzak eta minen prebentzioak duen garrantziaz jardungo du fisioterapeuta donostiarrak. Gaitz bakoitzerako kiropraktikak duen tratamenduez hitz egingo du.

Tokiko Osasun Sarea sortzeko lanetan ari dira Eskoriatzan

  Osasuna  Eskoriatza GAURKOAK

Debagoieneko ospitalea (OSI), Eskoriatzako Osasun Zentroa eta Udaleko Kirol, Prebentzio eta Gizarte saila osasun sarea sortzeko ahaleginetan ari dira herrian. Eskoriatza ezagutzeko helburuaz, bertako elementu osasungarriak identifikatu, eta parte-hartze komunitarioaren bitartez, Tokiko Osasun Sarea sortzeko. Eskoriatza, zure herria, osasuna da lelopean, inkesta bat prestatu du Udalak herritarren iritzia jasotzeko asmoz.

AGNHa nahasmenari buruzko tailerra, eguaztenean

  Osasuna  Bergara

Neska-mutikoen %5-7k jasaten duten nahasmena da. "Zure aholkuak ez ditu jarraitzen, geldirik ezin du egon, pentsatu gabe jokatzen du, bere onetik ateratzen da, ez du entzuten...Agian AGNHa duen neska edo mutil baten aurrean egon zintezke. Hau da zure tailerra!", diote ADAHIgi elkartetik.

Erretzeari uzteko ikastaroa egingo dute, otsailaren 18an hasita

  Osasuna  Bergara

Erretzeari uzteko ikastaroa egingo dute, otsailaren 18an hasita

Erretzeari uzteko osasun zentroan egingo den ikastaroak bost saio izango ditu; astean saio bat izango da –lehen lauak jarraian–. Osasunarentzako kaltegarri den ohitura horrekin amaitzea nahi duen edonork eman dezake izena, bere medikuari edo erizainari esanda. Ikastaroa doan da, eta otsailaren 18an hasiko da.

Nola bete urte hasieran gure buruari jarritako helburuak?

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Erretzeari uztea, gimnasiora joatea, ohitura txarrak aldatzea, beti bruuan izan dugun hori behingoz lortzea.... Urtez aldatzean, askok norbere buruari jartzen dizkioten helburuetako batzuk izan ohi dira horiek. Unai Serrano psikologoak helburu,asmo eta erronka horiek betetzeko aholkuak eman ditu.

Agifes elkarteak Goienaren 'Barruak astintzen' erreportajea saritu du

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK

Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen eskutik iritsi da errekonozimendua: Barruak astintzen erreportajea aukeratu du, Kazetaritza eta Buru Osasuna Saria 2015 lehiaketako telebistaren kategorian.

Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleak bisitatu ditu Maite Peñak

  Osasuna  Arrasate GAURKOAK

Gizarte Politiketako diputatu Maite Peña Arrasateko bi ospitale psikiatrikoetan izan da, Aita Mennin eta San Juan de Diosen, zentroek gaixoendako dituzten prestakuntzak gertutik ezagutzeko. Buruko osasunaren alorrean aurrerapausoak emateko proiektuak garatzen dabiltza; horregatik, Arrasatekoekin batera, Gipuzkoako beste zentro batzuetan ere ibili dira.

Haurrentzako masaje saioak antolatu ditu Udalak

  Osasuna  Bergara

Bi saio izango dira (azaroak 17 eta 24) Oxirondo aisialdi gunean: 9 hiletik beherakoentzat eta 18 hilera artekoentzat. 5 euro da izenematea.

Kale inkesta: haragi prozesatuak eta okela gorria jaten jarraituko duzu?

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK

Osasunaren Munduko Erakundeak jakinarazi duenez haragi prozesatuek, hau da hanburgesek, saltxitxek eta halakoek,  minbizia izateko arriskua areagotzen dute. Gauzak horrela, minbizia eragiten duten gaien zerrendan sartu dituzte. Okela gorria ere, neurri txikiagoan, baina seguruenik kantzerigenoa dela adierazi dute Erakundetik. Zein iritzi dute herritarrek?