0 eta 6 urte bitarteko umeak ere, Osakidetzako Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren barruan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 26a, 15:20
pexel.com

Orain arte, 7 eta 15 urte bitartekoei zuzendutako laguntza zen Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI), baina orain, 0 eta 6 urte bitartekoendako ere zabaldu du. Espero dute neurria 2024an zehar sartzea indarrean.

Osakidetzak 0 eta 6 urte bitarteko haurrak sartu ditu aho-hortzen osasuneko zerbitzuen zorro berrian. Horrela, PADI esparruan, Osakidetzako 13 Erakunde Sanitario Integratuetako hortz-unitate guztiek aho-hortzen asistentzia ere emango diote kolektibo horri.

Neurria 2024an martxan jartzea aurreikusten dute, "inplikatutako talde profesionalen egokitzapen fisiko, tekniko eta funtzionalen arabera". Horretarako, ordea, aurreratu dutenez Lehen Mailako Arretako Pediatriako Haurren Osasun Planarekin koordinatutako protokoloak prestatu eta ezarri behar dituzte.

Prestazio publikoa

2023an Osakidetzak aho-hortzen osasuneko zernbitzu berriari hainbat kolektribo gehitu dizkio. Alde batetik, hortzeria iraunkorra arriskuan edo txantxarra duten 5-6 urteko haurrei PADIren berezko jarduerak aplikatzen zaizkie jada Osakidetzaren hortz-kontsultetan urtarrilaz geroztik.

Haurdun dauden emakumeei aho-hortzetako zerbitzua emateari dagokionez, 2023ko maiatzean osatu zen emakumeen haurdunaldian hortzetako prebentzio-jardueren hedapena –zerbitzu-zorro berriaren proiektuan jasotakoak– Osakidetzako Lehen Mailako Arretako hortz-unitate guztietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak