Analitikak egiteko ilarak desagertu egingo dira hemendik aurrera

  Osasuna  Bergara

Analitikak egiteko ilarak desagertu egingo dira hemendik aurrera

Bergarako anbulategian odol analisiak egiteko prozedimendua ezberdina izango da abuztuaren 1etik aurrera. Orain arte 08:00ak eta 08:45 tartean bertaratu, eta ilarak itxaron beharra izaten zen ohikoena. Hori saihesteko, aurrerantzean txandak emango dituzte aldez aurretik; 08:05ean, 08:15ean eta 08:30ean.

Odola emateko aukera gaur arratsaldean

  Osasuna  Arrasate

Odola emateko aukera gaur arratsaldean

Osakidetzak emandako datuen arabera, odol-emaleen kopuruak %50 egiten du behera uda sasoian. Hori kontuan izanik, inoiz baino garrantzitsuagoa da sasoi honetan odol-emateak egitea. Gaur, 16:30etatik 20:00ak arte egongo da horretarako aukera, Arrasateko Anbulategian.

Aitor Elortza: "Osasungintza mundurako ingeniaritza logistikoa gara"

  Osasuna  Oñati

Aitor Elortza: "Osasungintza mundurako ingeniaritza logistikoa gara"

Health Operations Management Engineers enpresak irabazi du 27. Toribio Etxebarria sarietako bat. Enpresa horretako kidea da Aitor Elortza arrasatearra, Miguel Mediavillarekin eta Xabier Zubizarretarekin batera.

Aurten ere diru-bilketa handiena Arrasatekoa

  Osasuna  Arrasate

Aurten ere diru-bilketa handiena Arrasatekoa

Ademgi elkarteak Gipuzkoan antolatzen duen 'Busti Zaitez' kanpainaren 20. edizioan, Arrasate izan da esklerosi anizkoitzaren alde diru gehien batu duen herria. Zentzu horretan Toki Argi Jubilatuen Elkarteak eta Ademgik oharra helarazi dute eguna arrakastatsua izatea posible egin dutenei eskerrak emateko.

Domekan esklerosi anizkoitzaren alde bustitzeko kanpaina

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena

Domekan esklerosi anizkoitzaren alde bustitzeko kanpaina

Gaixotasun honi buruzko informazio banatzeko eta hori sufritzen dutenak diruz laguntzeko  asmoz dator beste urte batez 'Busti zaitez!' kanpaina Arrasatera.

Ane Ugarte: "Kanpoko otitisa oso lotuta dago uretan egiten den edozein ekintzarekin"

  Osasuna  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Urte sasoi bakoitzak baditu bere gaixotasunak, eta uda partean nahi baino ohikoagoa da kanpoko otitisa. Igerilarien otitisa bezala ere ezagutzen da gaixotasun hori, eta Ane Ugarte otorrinolaringologoak azer den, zerk eragiten duen eta nola saihestu daitekeen.

Udako beherakadaren aurrean odola emateko deia Osakidetzatik

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena

Udako beherakadaren aurrean odola emateko deia Osakidetzatik

Ekainean, uztailean eta abuztuan odol emateak %50 jaisten direla jakinarazi dute, eta horri buelta emateko kanpaina jarri dute martxan. Horren baitan, hainbat hitzordu zehaztu dituzte Arrasaten odola emateko.

Bergarako Osasun Sarearen bilera irekia bihar

  Osasuna  Bergara

Bergarako Osasun Sarearen bilera irekia bihar

Bergarako Osasun Sarea bihar, ekainak 21, elkartuko da Osasun Etxeko lehen solairuan (19:00). Herritar guztiendako irekia da saioa; orain arteko balorazioa egingo dute eta datorren ikasturtea prestatzen hasiko dira. "Bergararren osasun eta bizi kalitatea hobetzea duen sareak ibilbide motza baina oparoa izan du", adierazi dute Udaletik.

Makrobiotikara gerturatzen

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Euskaldunok mahaiaren bueltan ospatzen dugu guztia: urtebetetzeak, lagun arteko eztabaidak, jaiak… Edozein aitzakia ona da otordu ederra prestatzeko. Badirudi azken urteotan gure, edo askoren dieta, aldatu egin dela, esaterako, janari makrobiotikoaren ondorioz.

Ainhoa Lauzirika: "Hezten duenak adimen emozionala behar du"

  Osasuna  Debagoiena  Elgeta

Ainhoa Lauzirika: "Hezten duenak adimen emozionala behar du"

Bideberri Mankomunitateak antolatuta gurasoendako formazioa saioa egin zuten martitzenean eskolan. Adimen emozionala zer den eta nola landu daitekeen azaldu zien bertaratutakoei Ainhoa Lauzirika pedagogoak. Horrekin batera etxean bizi izandako hainbat esperientzia partekatu zituzten gurasoek.

Memoria lantzeko tailerrak oso harrera ona izan du

  Osasuna  Elgeta

Atzo, eguena, egin zuten kultura etxean antolaturiko memoria tailerraren azken saioa. Hainbat herritarrek eginiko eskaeragatik jarri zen martxan egitasmoa; eta bultzatzaileak "pozik" daude esperientziarekin. Hamabi pertsonak esku hartu dute

Jarduera fisikoa neurtzeko eskumuturrak aurkeztu ditu Atxabalta Mugik

  Osasuna  Aretxabaleta

Urtebete igaro da Aretxabaletan jarduera fisikoa sustatzeko Atxabalta Mugi egitasmoa martxan jarri zutela. Bada, lanean jarraitzen dute, eta atzo egitasmo berri bat aurkeztu zuten, jarduera fisikoa neurtzeko eskumutur berezi bat.

Osasun arreta euskaraz egitea eskatu duten bergararren kopurua hirukoiztu egin da urtebetean

  Osasuna  Bergara

Osasun arreta euskaraz egitea eskatu duten bergararren kopurua hirukoiztu egin da urtebetean

Udal Gobernuak aditzera eman duenez, 2016ko apiril amaieran %8 ziren Osakidetzarekin lehentasunez harremana euskaraz izatea nahi zutela adierazi zuten bergararrak. Urtebete geroago %23 izan dira: 3.585 herritar. Bailara osoan ere antzeko bilakaera izan dute emaitzek: 2016an %8,7 zen eta gaur egun %23.

Glutenik gabeko jaialdia maiatzaren 26an, Bergaran

  Osasuna  Bergara

Glutenik gabeko jaialdia maiatzaren 26an, Bergaran

Euskadiko Zeliakoen Elkarteak egitarau zabala antolatu du maiatzaren 26rako, 17:30etik 19:30era, San Martin plazan: postre lehiaketa –postreak 17:30etik 18:30era aurkeztu beharko dira–, askaria, produktuen dastatzea, zozketak, Jardun elkarteko lagunen eskutik jolasak, zuzeneko musika eta Bergarako Erraldoi Taldekoen kalejira.

Pauso Berriak programa garrantzitsua da adimen urritasuna duten pertsonendako

  Osasuna  Debagoiena  Oñati

Urtean behin elkartzen dira Atzegikoak diren Debagoieneko familiak. Oñatin zuten gaur hitzordua, eta batzarra egin dute gaztelekuan. Jarraian etorri dira euskal dantzen ikuskizuna, txikiteoa, bazkaria eta dantzaldia.