Dei berezia egin dute gaurko odol ematerako, beharragatik

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urt. 19a, 09:16
Herritar bat odola ematen.

16:30etik 20:00etara eman ahal izango da odola, baina aurrez deitu behar da txanda hartzeko. Bestalde, herriko bederatzi lagunek elkartearen aitortza jasoko dute. 

Ospitaleetan odola falta dela-eta, ematera joateko dei egin du Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak. Oñatikoak bat egin du deialdi horrekin, eta gaur, egubakoitza, Oñatin egingo den odol ateratzera joateko eskatu gura diete herriko emaileei. 16:30erako joango da profesionalen taldea Donostiatik MUko Enpresagintza Fakultatera, eta aurrez hartu behar da ordua odola emateko; deitu egin behar da 08:30etik 13:30era bitartean telefono-zenbaki honetara: 943-00 78 84. 20:00ak arte iraungo du odol ateratzeak.

Aitortza jasoko dute gaur

Gaur egun, 325 odol emaile daude Oñatin. Horietatik bederatzik odola askotan eman izanaren aitortza jasoko dute gaur, Enpresagintza Fakultatean bertan egingo den ekitaldian, arratsaldeko se ieta erdietan. Horietako batek 80 odol-emate egin dituelako jasoko du esker saria. Baita 25 emate egin duten hiruk, 40ko bik, 50eko batek eta 60ko beste bi herritarrek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak