Logoa

Elkarrik 1.500 sinadura bildu nahi ditu zapatuan ibarrean

 Debagoiena Bake konferentziaren aldeko sinadurak biltzen ari da azkenaldian Elkarri, baina datorren zapatuan Debagoieneko herri guztietan jarriko dituzte sinadurak biltzeko mahaiak. 1.500 sinadura lortu nahi dituzte ibarrean datorren zapatuan.

Aratusteen ondoren, hausterre eguna

 Debagoiena Atzo, Aratuste-martitzena, eman zitzaien amaiera Aratusteei. Arrasatearrak, eskoriatzarrak eta bergararrak izan ziren Inauteriei agur esaten azkenak. Denetik ikusi ahal izango dugu aurtengo Aratusteetan. Egubakoitzean hasi eta martitzenera arte, deabruak, dantzariak, piratak, troiarrak, harri jasotzaileak, txitak, sorginak eta beste hainbat pertsonaia ikusi ditugu ibarreko herrietan.

Debagoieneko Aralarrek dio ez dituela hartu tokatzen ez zaizkion zinegotzien aulkirik

 Debagoiena Debagoieneko Aralarrek prentsa ohar bat bidali du argitzeko Debagoienean nola jokatu duen Aralarrek. Aralarretik eskatzen dute kartela atera dutenei jakin dezatela egindako errorea zuzentzen.

Mondragon Unibertsitatean jokatuko dituzte kirol txapelketak

 Debagoiena Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuek antolatu dute txapelketa. Martxoaren 3an MUko fakultateen arteko neurketak jokatuko dituzte Arrasateko Iturripe kiroletxean. Martxoaren 4an, berriz, Euskadiko txapelketan esku hartuko dute.

Komertziorako formakuntza ikastaroak antolatu dituzte

 Debagoiena Debagoieneko komertziorako elkarteek, komertzioari egokitutako formakuntza ikastaroak antolatu dituzte. Doan dira.

Erdi mailako heziketan sartzeko ikastaroa antolatu dute

 Debagoiena Erdi mailako heziketa zikloetara sartzeko ikastaroa hasiko da otsailaren 23an, astelehena, Arrasate-Aretxabaleta institutuak antolatuta. Izenemate epea egun horretan bertan bukatuko da.contributors:

Elurra berriro ere, babesgo zibilaren arabera alertan gaude

 Debagoiena Eguraldi adituek gaurko iragarritakoa ez da bete. Arratsaldeko lehen orduan berriro elurra hasi da. Atzo baino gutxiago, baina 15:00ean elurra ari du Arrasaten. Babesgo zibilaren arabera, Euskal Herria alerta egoeran dago.

Datozen egunetan epelago eta eguzkitsuago

 Debagoiena Joxe Landa, eguraldi adituak adierazi digunez, eguerditik aurrera haizea aldatu eta hego ikutua hartuko du. Haize aldaketak, baina, lainoak ekarriko ditu eta gaur iluntzerako euri apur bat bota dezake. Bihar, zapatua, ateri egingo du iluntzera arte behintzat, eta domekan eguraldi dotorea izango da. Martitzenean ere eguraldi polita izango ei dugu.

Master amaierako diploma jasoko dute 14 ikaslek

 Debagoiena Mondragon Unibertsitatearen Produkzio zuzendaritza masterra egin duten ikasleei iritsi zaie diploma jasotzeko ordua. Guztira 14 izan dira master honen 13. aldian ikasketak burutu dituzten lagunak, enpresa desberdinetako profesionalak guztiak.

ETAren su-etena Katalunian, debagoiendar batzuen iritziak

 Debagoiena ETAk su-etena iragarri du Kataluinarako. Iragarpenak, sekulako zalaparta ekarri du eta hankaz gora jarri du politika. Gai honi buruz, Arrasate Irratian, debagoiendar batzuen iritzia jaso dute.

MIDASeko ordezkariak izan ditugu Goienan

 Debagoiena Otsailaren 16tik 20ra daude gure artean MIDASekoak (Hizkuntza Minorizatuen Egunkarien Elkartea). Zazpi kazetari dabiltza bisitan. Artikulu hau idazten gauden honetan, azalpenak jasotzen ari dira GOIENAko Arrasateko bulegoan. Bertan azaldu zaie Goiena komunikazio zerbitzuetan egunero-egunero egiten den lana.

Lausardi abesbatzak pieza ezagunak joko ditu Kursaalen

 Debagoiena Kontzertu Didaktikoak emanaldia egingo du Lausardi Koru Sinfonikoak hilaren 21ean, zapatua, Donostiako Kursaalen. Perkusioaren eta abesbatzen lana ezagutarazteko kontzertua da.

Langabetuendako bi ikastaro antolatu dituzte Arizmendik eta INEMek

 Debagoiena Arizmendi Ikastolak eta INEM erakundeak langabeei zuzendutako bi ikastaro jarri dituzte abian. Hain zuzen, araztegi (depuradora) mantenimendua eta lan-arriskuen prebentzioa dira gaiak.

Asteleheneko Goienkaria kalean da

 Debagoiena Asteleheneko Goienkariaren lehenengo alea kalean da jada. Aste bukaeran Debagoienean pasa den guztiaren berri izango duzue hemendik aurrera astelehenero. Gaurko alean, Amodiozko Gutunen Lehiaketako sari banaketa, gimnasia erritmikoa, indar politikoen bilkurak, eta beste hainbat kontu aurkituko dituzu.

Fagor Elektratresnak kooperatibak Geyser-Gastech-eko hainbat langile bazkide egingo ditu

 Debagoiena Fagor Elektratresnak kooperatibak Bergarako Geyser-Gastech lantegiko 101 langile finko, kooperatibako bazkide egingo ditu. Bergarako lantegia kooperatiba bihurtu nahi zuen Fagor Elektratresnak, baina lantegiaren jabegoaren erdia duen Alemaniako Vaillant-ek ez du hori onartu.

Euskal Herriko haur abesbatzak aztergai Oreretan

 Debagoiena Debagoieneko zenbait ordezkarik esku hartuko dute Oreretan egingo duten mintegian. Euskal Herriko haur abesbatzen ordezkariak elkartuko dira, eta hizlarien artean Bergarako Orfeoiko zuzendari David Azurza izango da.

Asteleheneko Goienkariaren aurkezpen ekitaldiak

 Debagoiena Hil honen 16an izango da kalean Asteleheneko Goienkariaren lehen alea. Aurreko astean, Arrasate eta Oñatin egin ziren aurkezpen ekitaldiak. Gaur, osteguna, 19:00etan izango dira aurkezpenak Aretxabaletan eta Bergaran. Herritar guztiei zabaldutako deialdiak dira.

TATk manifestazio deialdia egin du

 Debagoiena Torturaren Aurkako Taldeak manifestazio deialdia egin du Bergarako kultura etxean. Manifestazioa zapatuan egingo da Donostian, “25 urte torturapean. Aski da” lelopean.

Espainiar estatuaren inposizioaren aurkako salaketak bilduko dituzte

 Debagoiena Datorren asteburuan, otsailaren 14an eta 15ean, Debagoieneko herri guztietan Espainiar estatuaren inposizioaren aurkako salaketak bilduko dituzte. Europara eramango dituzte salaketa hauek.

Posta bidez bozkatzeko laguntza antolatu dute hainbat alderdik

 Debagoiena Martxoko 15eko hauteskundeak direla-eta, posta bidezko bozka sistema erabili nahi dutenoi laguntzeko zerbitzua antolatu dute ibarreko hainbat talde politikok.