Logoa

Karibera bidaia oparituko du 'Asteleheneko Goienkaria'-k

 Debagoiena Asteleheneko Goienkaria-ren harpidedun batek Dominikar Errepublikara bidaia irabaziko du. Izan ere, Goienak bi lagunendako bidaia zozketatuko du abenduaren 16an.

Goienkariak bost urte bete ditu

 Debagoiena Goienkariak erronka berria dauka orain. Hala, Goienkaria guztiz berritua izango da 2006 urte hasieran. Bihar, abenduak 2, erreportaje zabala argitaratuko dute guzti honen gainean.

Larraitz Arando: "Ez dago arrisku talderik, denok gaude arriskuan "

 Debagoiena Hiesaren Munduko Eguna da gaur, abenduak 1. Gaixotasunak goraka egin du nabarmen azken urteetan eta mundu osoan 40 milioi daude kutsatuta. Arrasate Irratiak elkarrizketa egin dio Larraitz Arando, Arrasateko sexologia zerbitzuko teknikariari, gaixotasun honen nondik norakoak azaltzeko.

"Xoriek 17 " diskoa aurkeztu du Mikel Laboak

 Debagoiena Mikel Laboaren lan berria da. Bilboko Carlton hotelean aurkeztu du lagunez inguratuta. Oihana Elortza kazetaria bertan izan da. Ostiralean elkarrizketa osoa ikusteko aukera izango duzue GOITBko Ilunpean saioan, 22:15ean.

Fagor Etxetresna Elektrikoak: "Euskara Plana, bide onetik doa"

 Debagoiena Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkarteak 2002-2005 Euskara Planaren balantzea egin du. Planaren koordinatzailearen esanetan, aurrera pausuak nabarmenak dira eta balantzea positiboa da. Edonola ere, gaineratu du oraindik lan asko dagoela egiteko.

Jose Luis Elkoro: "agiri falta eta irregulartasunak daude epaiketan"

 Debagoiena Atzo arratsaldean jarraitu zuen deklaratzen Jose Luis Elkorok. Saio gorabeheratsua izan zen. Istilutsua eta etenaldi askokoa. Gaur berriz, Patxo Murgarenek dihardu deklaratzen. Arrasate Irratiak elkarrizketa egin dio goizean Elkorori. Hona hemen azaldu duena.

Debagoieneko turismo bulegoen ordutegia

 Debagoiena Hona hemen Debagoieneko turismo bulegoen eta museoen ordutegiak. Zubi honetan izango duten ordutegia ere bertan dago. Baita, Martin Lasarteren erakusketaren berri ere.

Fagor Ederlanek lankidetza hitzarmena sinatu du Aisin Takaoka enpresa japoniarrarekin

 Debagoiena Teknologia hitzarmen honi esker, fabrikazioaren arloko ezagutzak eta berrikuntzak trukatzea nahi ditu Fagor Ederlanek. Baita osagaien garapena lortzea ere.

Xabierko San Frantzisko eguna ospatuko du Arizmendi ikastolak

 Debagoiena Arizmendi ikastolak zenbait urte daramatza Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen. Aurten, Xabierko San Frantzisko eguna zapatua, abenduak 3, da. Hala ere, ikasle eta irakasleek astelehenean, abenduaren 5ean, ospatu dute.

Abenduak 6: "Euskal Curriculumaren aldeko eguna" izendatu dute

 Debagoiena Euskal Curriculumaren aldeko eguna ospatuko dute Bergara eta Arrasaten. Gaur, azaroak 29, egin dute prentsaurrekoa Bergaran. Besteak beste, bertan izan dira IA, LAB eta Euskal Herria Bere Eskolako ordezkariak.

Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna: Kale bilkurak egingo dira

 Debagoiena Emakumearen kontrako indarkeriaren nazioarteko eguna da gaur, azaroak 25. Han eta hemen ugari izango dira indarkeria horren aurkako aldarrikapenak. Arrasaten bilkura egingo dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta.

Goienak Bai Euskarari ziurtagiria jaso du Kontseiluaren eskutik

 Debagoiena Kontseiluak euskararekiko konpromisoa ziurtatzeko Bai Euskarari agiria eman dio Goienari. Azterketa egin ostean, bost atalak egoki betetzen dituztela egiaztatu du

"Noticias de Gipuzkoa" jaio da

 Debagoiena Gaur kioskoetan egin dugu topo egunkari berri batekin. Beraiek diotenez gipuzkoar guztion egunkaria izateko jaio da. Diario de Noticias de Navarra ezagutzen duenak ezagutuko du Gipuzkoakoa ere. Talde editorial bera dute.

'Zereko zera' Goiena.net-eko blog berria on-line

 Debagoiena Zihara Enbeitak badauka bloga: zereko zera. Ziharak bere zaletasunen gainean idatziko du blogean. Honekin, dagoeneko 34 blog pertsonal daude Goiena.net-eko blog komunitatean. Ongi etorri Zihara!

Kalitatezko Q bana eman diote CIM akademiari eta Debagoieneko Ospitaleari

 Debagoiena Gaur, azaroak 23, eman diote zilarrezko Q-a Debagoieneko Ospitaleari. Saria, kudeaketa onari esker lortu du ospitaleak. Bestalde, CIM hizkuntza akademiari ere eman diote Q-a. Kasu honetan urrezkoa.

'Polikiroldegia' kirol bloga jaio da Goiena.net-en

 Debagoiena Iker Gurrutxaga kazetaritzako ikaslea da. Kirola asko gustatzen zaio eta hain zuzen ere, kirolaren gaineko kronikak egingo ditut polikiroldegia blogean. Ongi etorri Iker!

Bost debagoiendar Gipuzkoako unibertsitario onenen artean

 Debagoiena Karrera amaierako sariak banatu ziren atzo, azaroak 22. Bertan, Gipuzkoako 40 unibertsitario onenei sariak eman zizkien Kutxak. Tartean, Ane M. Aizpeurrutia, Maider Arrizabalaga, Nerea Uriarte, Ana Hernandez eta Olaia Jimenez debagoiendarrak saritu zituzten.

Blog berria: Atauri argazki bloga

 Debagoiena Jose Felix Diaz de Tuestak urteak daramatza argazkigintzan. Bere zaletasun handienetakoa da argazkiak egitea eta orain denen bistan jarriko ditu argazki horiek Atauri izeneko blogean.

Lau debagoiendarren aurka '18/98 auziko' epaiketa hasi dute Madrilen

 Debagoiena

Iñigo Iruin abokatuak epaiketa bertan behera uzteko eskaera egin dio epaileari. Iruinen esanetan, epaiketan lege hauste eta akatsak daude.

Egunkari berri bat Debagoienean ere: Noticias de Gipuzkoa

 Debagoiena Eguenetik aurrera irakurri ahal izango da "Noticias de Gipuzkoa". Nafarroan denari edo Araban ezagutzen dugunari jarraiki sortuko da egunkari berria. Ikusteko dago euskarak izango duen lekua. Zer iruditzen zaizu? Eztabaidagunean eman dezakezu iritzia.