Kulturrizketak saioari Rikardo Arregi kazetaritza saria

Saio berezia: 29. Rikardo Arregi saria

  Kultura  Debagoiena SAIO BEREZIAK

Andoaingo Bastero kultur gunean, uztailaren 8an egin zen 29. Rikardo Arregi sari banaketa ekitaldiari buruzko saio berezia. Sari nagusia Goiena Telebistako Kulturrizketak saioak jaso zuen.

Oihane Agirre: "Norentzat ez da pozgarria mimoz egindako lana errekonozitzea?"

  Euskara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Goiena telebistako zuzendariak zapatuan Rikardo Arregi sariaren banaketaz eta 'Kulturrizketak' saioaz egin du berba.

'Kulturrizketak'-en deiari erantzun diotenei, eskerrik asko!

  Kultura  Debagoiena

Rikardo Arregi saria jaso duen Kulturrizketak elkarrizketa saioan parte hartutako emakume eta gizon guztiak eskertu gura ditu Goienak. Horretarako, maitasun handiz egindako oparitxoa jaso du bakoitzak etxean: Julen Ribas marrazkilari arrasatearrak egindako margolan pertsonalizatua.

Harkaitz Canoren artikulua: 'Oasigintza'

  Kultura  Debagoiena

Harkaitz Canoren artikulua: 'Oasigintza'

Kulturrizketak saioari Rikardo Arregi saria eman diotela-eta, Harkaitz Canok, Kulturrizketak saioan parte hartu zuen kulturgileetako batek, idatzitako testua duzue honakoa.

'Kulturrizketak' saioari Rikardo Arregi saria

  Euskara  Debagoiena

Goiena Komunikazio Taldeak ekoiztutako Kulturrizketak elkarrizketa saioak jaso du Andoaingo Udalak deitutako Rikardo Arregi kazetaritza saria. Iñigo Astizen eta Maite Mutuberriaren Kixotenean erreportaje bildumak epaimahaiaren sari berezia jaso du; eta Ortzadar gehigarriak eta Eguna egunkariak, aipamen berezia. Sari banaketa ekitaldia zapatuan egin zen Andoaingo Bastero kultur gunean. Oihane Agirre Goiena telebistako zuzendaria Hemen Debagoiena saioan izango da gaur, astelehena. Eguaztenean, saio berezia eskainiko da, 21:30ean hasita.

Oihane Agirre: "Egindako lanaren isla da saria"

  Euskara  Debagoiena

Goiena telebistaren arduradun nagusi Oihane Agirrek orain arte egindako lanaren isla dela Rikardo Arregi saria uste du. Produkzioak lanketa berezia eskatu duela adierazi du, "saioak egoki funtzionatu zezan garrantzitsua zen-eta solaskideak ondo aukeratzea".

XXIX. Rikardo Arregi kazetaritza sari banaketa

  Euskara  Debagoiena

Andoaingo Bastero kulturgunean izan da, gaur, Rikardo Arregi kazetaritza sari banaketa. Goiena Komunikazio Taldeak ekoiztutako Kulturrizketak saioak jaso du sari nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

'Kulturrizketak': Igor Elortza eta Unai Iturriaga aurrez aurre

  Kultura  Debagoiena KULTURRIZKETAK

Denboraldiko azken Kulturrizketak elkarrizketa saioan Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak kontu kontari.

'Kulturrizketak': Maider Zabalegi eta Mikel Markez aurrez aurre

  Kultura  Debagoiena KULTURRIZKETAK

Kulturrizketak elkarrizketa saioan Mikel Markez eta Maider Zabalegi musikariak kontu kontari.

'Kulturrizketak': Kattalin Miner eta Karmele Jaio aurrez aurre

  Kultura  Debagoiena KULTURRIZKETAK

Kulturrizketak elkarrizketa saioan Karmele Jaio eta Kattalin Miner idazleak kontu kontari.