'Kulturrizketak'-en deiari erantzun diotenei, eskerrik asko!

Goiena 2017ko uzt. 11a, 12:25

Rikardo Arregi saria jaso duen Kulturrizketak elkarrizketa saioan parte hartutako emakume eta gizon guztiak eskertu gura ditu Goienak. Horretarako, maitasun handiz egindako oparitxoa jaso du bakoitzak etxean: Julen Ribas marrazkilari arrasatearrak egindako margolan pertsonalizatua.

Hona hemen Iban Arantzabalek, Goienako zuzendari nagusiak, esandakoak: "Kulturrizketetan parte hartu ez dutenak gogoan ditugu hurrengo denboraldirako, eta baita, noski, denboraldi honetan gure deiari baietzarekin erantzun dioten emakume eta gizon saridunak: Igor Elortza eta Unai Iturriaga, Maider Zabalegi eta Mikel Markez, Kattalin Miner eta Karmele Jaio, Sara Cozar eta Asier Hormaza, Harkaitz Cano eta Manu Muniategiandikoetxea, Ines Osinaga eta Zaloa Urain, Manex Agirre eta Alaia Martin, Josune Arakistain eta Pello Armendariz, Kepa Errasti eta Ander Lipus, Alex Sardui eta Izaro Andres. Eskerrik asko!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak