Logoa

San Migel jaiak: Loramendiren egitaraua

 Aretxabaleta Loramendi Euskara Elkarteak prest du aurtengo San Migel jaietako egitaraua. Irailaren 25ean, zapatuan, musika, bertsolariak, herri bazkaria, asto karrera eta beste hainbat ekintza izango dira Aretxabaletan.

Basabeazpik ireki ditu ateak

 Aretxabaleta Arizmendik gune berria jarri du martxan Beroa lantegia zegoen tokian. Basabeazpi du izena eta 2 eta 5 urte arteko 80 haur daude. Gaur hasi dute ikasturte berria.

Bruesak bulegoa ireki du herrian

 Aretxabaleta Bruesa enpresa sustatzaileak bulegoa ireki du Aretxabaletan.

Kirol-etxeak gertu dauka 2004-2005 ikasturterako eskaintza

 Aretxabaleta Spinning-a eta banakako entrenamendua dira berrikuntzak. Jarduera guztiak hilaren 13an jarriko dira abian, eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Arantzazura erromesaldia egingo dute astelehenean

 Aretxabaleta Erromesaldia egingo dute aretxabaletarrek Arantzazura astelehenean, irailak 6. Batzuk oinez eta beste batzuk autobusetan eta autoetan joango dira.

Giro polita sortu zuten herritarrek Andramaixetan

 Aretxabaleta Egun beroak tokatu zitzaizkien Andramaixetara etorri ziren herritarrei, eta jai giroa ere egunetik egunera joan zen berotzen. Egunez egindako ekintzetan jende askok hartu zuen parte, eta gaueko ekitaldi batzuetara ere herritarrak gogoz hurreratu ziren.

Gertu dago Andramaixetako egitaraua

 Aretxabaleta Herritarrek oporrak hartu eta kanpora joan aurretik banatuko du Kultura Sailak Andramaixetako egitaraua. Berrikuntza askorik ez dugu izango jaietan, baina jai giroa, umorea eta zer ikusia ez dira faltako abuztuaren 14tik 17ra.

Mikel Barrenetxeak Batxilergoko Aparteko Saria lortu du

 Aretxabaleta Arizmendi Ikastolako ikaslea da Mikel Barrenetxea aretxabaletarra. Joan den ekainaren 19an Batxilergoko Aparteko Saria lortzeko froga egin zuen Gasteizen eta emaitza bikaina lortu zuen. Unibertsitatean ikasketak egiteko beka bat eta atzerrian hilabetez ingelesa ikasteko bidaia jaso ditu sari gisa.

Antolatzaileak pozik EPEH astearekin

 Aretxabaleta Azken urteotan legez, euskal presoak Euskal Herrira astea egin du Aretxabaletako plataformak. Joan zen aste guztian egon ziren ekitaldiak, eta egunik nagusiena zapatua izan zen. Ekitaldi batzuetan gehiagok eta beste batzuetan gutxiagok hartu dute parte, baina antolatzaileak pozik daude emaitzarekin.

Zine emanaldia atzeratuta

 Aretxabaleta Martitzenean, uztailak 13, hasi behar zen Kultura Saila filmak ematen Herriko plazan. Ezin izan zuten, ordea, arazoak izan dituztelako pantaila kokatzeko. Hurrengo egubakoitzean, uztailak 23, hasiko dira, eta egubakoitzetan bakarrik emango dituzte.

Etxebizitzak egingo dituzte errekaren beste aldean, 428 guztira

 Aretxabaleta Kirol etxe inguruan hasi eta Lausitta kalera bitartean, hau da, errekaren beste aldean etxebizitzak egingo ditu Bruesa enpresa sustatzaileak laster; 428 hain zuzen. Hala onartu zuen udalbatzak osoko bilkuran aldeko 11 boto jasota.

Eudelek adostutako igoera onartu du Udalak langileendako

 Aretxabaleta Udal langileen lan hitzarmena eztabaidatu zuen udalbatzak asteleheneko osoko bilkuran. Eudelek CCOO sindikatuarekin adostutako proposamena bozkatu zuten, hau da, %3,2ko igoera, eta onartu egin zuten aldeko zortzi boto jasota.

Euskal Presoak Euskal Herrira astea

 Aretxabaleta Aretxabaletako Euskal Presoak Euskal Herrira plataformak ekitaldiz betetako egitaraua gertatu dute. Uztailaren 12tik 18ra bitartean egingo dute aurtengo Euskal Presoak Euskal Herrira astea.

Udal etxebizitza politikaren gaineko hitzaldia

 Aretxabaleta Fernando Hevia Aralarkideak eta Laudioko udal arkitektoak emango du hitzaldia. Joxanjel Antxia Aralarreko zinegotziak ere hartuko du parte.

Sentimendu eta gorputz espresioa lantzeko ikastaroa antolatu dute

 Aretxabaleta Atera barruan daukazun haurra izeneko ikastaroa antolatu du Gozatu ekimenak uztailaren 14rako eta 28rako. Helburua da sentimendu eta gorputz espresioa lantzea, jolasen bidez. 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta dago ekimen hori.

Pas de Basque ikuskizuna eskainiko du Argia Dantzari Taldeak uztailaren 3an

 Aretxabaleta Argia Dantzari Taldeak Pas de Basque ikuskizuna eskainiko die aretxabaletarrei zapatuan, uztailak 3, kirol etxean. Juan Antonio Urbeltzek zuzentzen duen taldeak 2002an aurkeztu zuen lehen aldiz ikuskizuna, eta geroztik euskal dantzen ikuskizun berritua han eta hemen dabil.

Debarroko Pilota Txapelketako finala jokatuko dute bihar Errasti anaiek

 Aretxabaleta Aurten, iaz bezala, Debarroko Pilota Txapelketako finalean izango dira Errasti anaiak. Bergarako Muguruza eta Gutierrez izango dituzte aurrez aurre. Eskoriatzan jokatuko dute, bihar, ekainak 26, 17:00etan hasita.

Banatu dituzte hemeretzi etxebizitza sozialak

 Aretxabaleta Gaur, ekainak 23, egin dute etxebizitza sozialak banatzeko zozketa. 20 egingo dituzte Tubos lantegi alboan, baina horietatik 18 eman dituzte. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburu Javier Madrazok hartu du parte ekitaldian.

Agur esan diete ikasleek agustindar elkarteko mojei

 Aretxabaleta Atzo, ekainak 17, egin zuten Santa Rita ikastetxean ikasturte bukaerako festa. Aurten, baina, ikasturteari ezezik, Santa Rita egoitzari eta agustindar elkarteko mojei ere agur esan zieten. Izan ere, datorren kurtsoan mojek ez dute eskolarik emango.

Etxebizitza sozialak ekainaren 23an zozketatuko dituzte

 Aretxabaleta Eusko Jaurlaritzak 20 etxebizitza sozial egingo ditu gaur egun Kaminerokua baserria dagoen lekuan, Bedarretako San Migel auzoan. Lanak noiz hasiko diren oraindik zehazteko dago. Edonola ere, etxebizitza horiek ekainaren 23an zozketatuko dituzte, 12:00etan, udaletxeko ganbaran.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Eskalada materiala
Aplikazioen Garapena
Terraza