Herri Urratsera joateko autobusa Debagoienetik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 22a, 10:17

Maiatzaren 12an, domeka, ospatuko da Herri Urrats jaia Senperen (Lapurdi), Ortzadarra lelopean, eta Aretxabaletatik, Arrasatetik eta Bergaratik izango da joan-etorria egiteko aukera.

Maiatzaren 9a baino lehen eman behar da izena Loramendi, AED eta Jardun euskara elkarteen egoitzetan. Hamar euroko prezioa du bazkideendako, eta hamabikoa, berriz, ez direnendako.

Ordutegia eta geltokiak:

  • Aretxabaleta: 08:30, AZBE alboko geltokia.
  • Arrasate: 08:45, Zalduspe.
  • Bergara: 09:00, autobus geltokia.

Itzulerari dagokionez, arratsaldeko zazpietan aterako da autobusa Senperetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak