Logoa

Antzuolako patata tortilla onena egiteko lehiaketa egingo da jaietan, izen-ematea zabalik

  Gizartea  Antzuola

Antzuolako patata tortilla onena egiteko lehiaketa egingo da jaietan, izen-ematea zabalik

Uztailaren 14an egingo da patata tortilla lehiaketa Antzuolan jaio edota bizi direnen artean. Uztailaren 6a izango da sukaldaritza lehiaketan izena emateko azken eguna.

Jaietako jolasetan izen-ematea zabalik uztailaren 6a arte

  Gizartea  Antzuola

Jaietako jolasetan izen-ematea zabalik uztailaren 6a arte

Antzuolako jaietako ostiralean, uztailaren 14an, kuadrillen arteko jolasak egongo dira eta izen-ematea jada zabalik dago.

Gorriz jantziko da bihar herriko kirol elkartearen urteko festa

  Kirola  Antzuola

Gorriz jantziko da bihar herriko kirol elkartearen urteko festa

Berezia eta hunkigarria izateko osagai guztiak ditu biharko AKE  egunak. Ia 300 lagun batuko dira pilotalekuko herri bazkarian; kirol elkartetik gorriz jantzita joateko deia egin dute.

Juan Karlos Izagirrek eta Beñardo Kortabarriak ekitaldia eskainiko dute gaur

  Politika  Antzuola

Juan Karlos Izagirrek eta Beñardo Kortabarriak ekitaldia eskainiko dute gaur

Antzuola herria eta irria eraikiz, ekitaldia izango da gaur, 18:30ean Zurrategin. Solasaldian Juan Karlos Izagirrek eta Beñardo Kortabarriak hartuko dute parte.

Industriagunea posible den jakiteko azterketa geoteknikoa egingo dute

  Ekonomia  Antzuola GAURKOAK

Antzuolako autobide zatia egiten diharduen Mariezcurrena enpresak industrialdea egitea posible den aztertuko du. Horretarako azterketa geotekniko sakona egingo du eta kostua ere bere gain hartuko duela azaldu zuen alkateak atzo egindako osoko bilkuran.

Pilotaz gozatu dute herriko neska-mutikoek

  Kirola  Antzuola

Pilotaz gozatu dute herriko neska-mutikoek

Asteburuan pilota festa izan zen nagusi Antzuolan. Herriko neska mutikoek pilotan jokatzeaz gain, pilotak egiten ikasi, goi mailako pilotariekin solasean edota askotariko pilota jokoekin gozatu dute. Jarrain barikuan jokatutako lau finaleko emaitzak:

Mairuaren alardean parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena

  Gizartea  Antzuola

Mairuaren alardean parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena

Interesdunak Alardearen elkarteko kide bati esanaz, Udaletxean jakinaraziz (943 766 246) edo info@antzuolakoalardea.com edo kultura@antzuola.eus helbide elektronikoetara idatziz apuntatu daitezke, norbere izen-abizenak eta telefono mugikorra lagata. Herritarrak animatzeko bideo bat ere kaleratu dute Alardearen elkartekoek, esteka honetan ikusgai dagoena.

Fundame fundazioari laguntzeko txartelak salgai daude

  Gizartea  Antzuola

Hurrengo domekan, ekainak 11, irrati kontroleko autoen erakusketa eta erakustaldia izango da, egun osoz, Antzuolan. Bada, horren bueltan, irrati kontroleko Seat auto bat zozketatzeko txartelak jarri dituzte salgai, eta salmenta horretatik lortutako dirua muskulu-atrofia espinala duten pertsonei laguntzeko lanean diharduen FundAME fundazioari laguntzeko erabiliko dute.

Iñaki Mata: "Bailara toki ona litzateke txotxongilo eskola ezartzeko"

  Kultura  Antzuola

Iñaki Mata antzuolarrak bizi osoa darama txotxongilo eta panpinen munduan, eta orain Deba ibarrean arlo hori jorratuko duen eskola bat martxan jarri nahian dabil.

'Gu ere bertsotan', giro bikainean

  Kultura  Antzuola

Bertso saio berezia izan zen atzo Torresoroan, eskolako LHko 5. eta 6. mailetako ikasleak protagonista izan zituena. Eskolan lantzen diharduten Gu ere bertsotan egitasmoaren ikasturte bukaerako jendaurreko saioa izan zen, eta aretoa bete egin zen. Emanaldi polita egin zuten bertsolari gazteek, bertsotarako abilezia badutela erakutsita. Bideoan, Kortaturen Sarri-sarri abestiari egindako moldaketa abesten.

Iralako kronoigoeran neurtuko dituzte indarrak gaztetxoek

  Kirola  Antzuola

Iralako kronoigoeran neurtuko dituzte indarrak gaztetxoek

Peña Aiastui txirrindularitza elkarteak antolatuta, etzi, zapatua, Iralako kronoigoera egingo dute, ume eta gaztetxoei zuzenduta. 12:00etan Antiguako ermitatik abiatuta, Irimoegi auzoko Irala baserriraino igo beharko dira bi gurpilen gainean.

Gaztetxoei zuzendutako kirol eskaintza berezia udan

  Kirola  Antzuola

Gaztetxoei zuzendutako kirol eskaintza berezia udan

Udal Gimnasioan ekintza desberdinak egingo dituzte, eta izen ematea zabalik dago ekainaren 12ra arte.

Pilotaren bueltako asteburua dator

  Kirola  Antzuola

Pilotaren bueltako asteburua dator

Egubakoitz arratsaldean Antzuolako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte, lau partidu denera. Horrez gain, zapatuan Olalde pilota elkarteak Gipuzkoako Federazioarekin batera 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat ate irekien jardunaldia antolatu du.

Aurrekontu Irekiak aurkezten Debagoienean izango dira Aldundiko ordezkariak egunotan

  Ekonomia  Antzuola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Eskoriatza

Aurrekontu Irekiak aurkezten Debagoienean izango dira Aldundiko ordezkariak egunotan

2018ko aurrekontuak aurkezten eta herritarren ekarpenak jasotzen dabiltza Foru Aldundiko ordezkariak azken asteotan eta orain Debagoienera iritsiko dira. Karpak jarriko dituzte bost herritako plazetan argibideak eman eta proposamenak entzuteko.

Maiatzak 31, AKE egunerako txartelak erosteko azken eguna

  Kirola  Antzuola

Maiatzak 31, AKE egunerako txartelak erosteko azken eguna

Ekainaren 10ean ospatuko dute Antzuola Kirol Elkartearen egun handia, eta denetarik izango da: futbol partiduak, bazkaria, kontzertuak... Etzira arte eros daitezke txartelak Larrea eta Aitz Garbi tabernetan (Helduak: 15 euro; gazte eta gaztetxoak: 5 euro).

Aisialdi talde berria jaio da Antzuolan: Idolaz

  Hezkuntza  Antzuola

Aisialdi talde berria jaio da Antzuolan: Idolaz

Umeendako aisialdi eskaintzari dagokionean herrian sumatu zuten beharrari erantzuteko asmoz talde berri bat sortu dute gazte antzuolar batzuek, eta 6 eta 12 urte bitarteko neska mutikoei zuzendutako jarduerak antolatzeko asmoa agertu dute.

Jolasenea mahai-jolas taldea sortu dute Antzuolan

  Kultura  Antzuola HEMEN DEBAGOIENA

Partxisetik edota musetik harago, mahai jolasak ez dira ohikoak gurean. Antzuolan, baina, Jolasenea izeneko taldea sortu berri dute, mahai-jolas ezberdinak ezagutarazi eta kultura hau zabaltzeko asmoarekin. Joseba Goikoetxea, Mikel Niño eta Oscar Lopez Jolaseneako kideek azaldu dituzte taldearen nondik norakoak.

Bertso saio polita eta orekatua Antzuolako Torresoroan

  Kultura  Antzuola

Bertso saio polita eta orekatua Antzuolako Torresoroan

Antzuolako sasibertsolarixak taldeak antolatuta, egubakoitz gauean, San Isidro azokaren bezperan, Sebastian Lizaso, Jon Maia, Maialen Akizu eta Nerea Ibartzabal bertsolariek saio ederra eskaini zuten. Torresoroa goraino bete zen goi mailako bertsolariekin gozatzeko; txalo zaparradak izan ziren gaueko protagonista.

San Isidro azokan eguraldia lagun izan dute antzuolarrek

  Kultura  Antzuola

Azokako postuen inguruan giro polita eta eguzkitsua izan da gaur Antzuolan, urtero ospatzen den San Isidro azokan. Postuetan denetarik ikusi ahal izan da. Barazkiak, euskal pastelak, gazta, fruituak, abereak, haragia... Txikienek, gainera, taloa egiten ikasteko ikastaroa ere izan dute.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Dekoraziorako osagarriak
Menuak
Etxeko produktuak
Giokela
Plater konbinatuak
Dekorazioa