Debagoienako kirola eta kirolariak protagonista dituen saioa. Aste bukaerako kirol kronikak, elkarrizketak, erreportajeak eta abar, protagonisten ahotan. Eskualdeko kirola, sakon aztertuta.
Caja Ruralentzat izan da Oñati Saria
HARMAILATIK

Oñati Saria izan zen pasa den zapatuan, hilaren 14an, eta Caja Ruralentzat izan zen garaipena, helmugaratu ziren lehen bost txirrindularietatik lau talde horretakoak izan baitziren; lehena, Javier Ibañez. Aimar Erostarbe oñatiarrak, berriz, hamaikagarren egin zuen eta Unax Errasti antzuolarrak, hamabosgarren.