Salgai daude Olatz Salvadorren kontzerturako sarrerak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 18a, 12:05
Olatz Salvador musikaria.

Olatz Salvador musikariak kontzertua emango du hilaren 27an, zapatua, Torresoroa aretoan, arratsaldeko zazpietan. Antzuolako Udalak antolatu du, eta Bibe plataforman eskuratu daitezke sarrerak. Hamar euroko prezioa du.

Musikari donostiarra, ordea, ez da bakarrik arituko oholtza gainean, duo formatuan eskainiko baitu kontzertua, Mattin Saldias taldekidearekin batera. Hala, haien lanak entzuteko aukera izango da musika emanaldian: Zintzilik (2018) eta Aho uhal (2021) diskoak kaleratu dituzte, gaur-gaurkoz, eta Basan da haren azkeneko lana; hain justu, abesti bat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak