Logoa

Senegalen misiolari dagoen Montserrat Dauso egon da herrian

 Antzuola Senegaleko Casamance eskualdean misiolari dagoen Montserrat Dauso moja kataluniarra herrian egon da. Antzuolar asko egon da azkeneko urteotan Senegalen, eta hantxe ezagutu zuten guztiek Montserrat.

Jende mordoa egon zen San Blas eta Santa Ageda jaietan

 Antzuola Basalde auzoan, aurreko zapatuan ospatu zituzten San Blas jaiak. Jende mordoa joan zen hara, opilak bedeinkatzera. Domekan, berriz, Santa Ageda ospatu zuten Galartza auzoan.

Diputaziokoen bisita izan dute Elayn

 Antzuola Gaur goizean, hilak 6, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako foru diputatu Fernando Tapia izan da Elay enpresa bisitatzen. 2003ko Antton Abadia saria jaso zuen Elayk, eta hori dela eta, bertatik bertara ezagutu nahi izan dute enpresa Diputazioko arduradunek.

San Blas eta Santa Ageda ospatuko dituzte asteburuan

 Antzuola San Blas eguna joan den martitzenean izan zen arren, zapatuan ospatuko dute Basalde auzoko San Blas ermitan. Domekan, berriz, Santa Ageda ospatuko dute Galartza auzoan.

Txorikua etxea laster eraitsiko dute, Kalegoi eta Sagasti lotzeko

 Antzuola Joan den egubakoitzean sinatu zituzten eskriturak Udalak eta Txorikua etxeko jabeek; oraingo astean, berriz, etxea eraisteko proiektua onartzekoak ziren. Gauzak horrela, Udalaren asmoa da lehenbailehen etxea eraitsi eta Kalegoi eta Sagasti lotzea.

Kiroldegiaren aurreproiektua eginda dago

 Antzuola Orain dela bi aste Jose Angel Zabalo alkateak aurkeztu zituen proiektuen artean, kiroldegi berriarena azaldu zien herritarrei. Kiroldegiaren aurreproiektua eginda dute dagoeneko; behin-betiko proiektua, baina, oraindik ez dakite noiz egingo duten.

Sahararako 602 kilo elikagai batu dituzte

 Antzuola Aurreko egubakoitzean eraman zituzten Bergarara Antzuolan batutako elikagaiak. 602 kilo jaso dituzte, guztira. Bestalde, 1.832 euro batu zituzten, elikagaiak Tindouf-eko (Aljeria) kanpamenduetara bidali ahal izateko.

Kadeteen futbol taldea kolokan

 Antzuola Gaur, egubakoitza, erabakiko du Antzuola Kirol Elkarteko zuzendaritzak, kadete mailako futbol taldeak aurrera jarraituko duen ala ez.

Ipuin kontalaria, liburutegian

 Antzuola Bihar, zapatua, Udal liburutegiak antolatuta, Oihulari Clown taldeko ipuin kontalaria izango dugu liburutegian bertan.

Joseba Tapiaren kontzertua domekan

 Antzuola Gerra zibilaren gaineko ekitaldi sortaren barruan, Joseba Tapiaren kontzertua izango dugu hilaren 25ean Antzuolan. "Agur Intxorta maite" diskoa aurkeztuko du Arkaitz Miner eta Jexus Aranbururekin batera. Kontzertuaz gain, gerra zibilaren gaineko argazki erakusketa egongo da asteburuan Olaranen.

Hainbat proiektu aurkeztu ditu alkateak jendaurrean

 Antzuola Joxe Joan Gonzalez de Txabarri diputatu nagusia alboan zuela, Udalak datozen urteetarako aurrez ikusten dituen hainbat proiektu aurkeztu zuen Jose Angel Zabalo alkateak eguazten arratsaldean. Tartean, baita orain arte ezagutzen ez genituen proiektuak ere.

KZGunea egubakoitzetan bakarrik zabalik

 Antzuola Hemendik aurrera, egubakoitz goizetan bakarrik zabalduko dute KZGunea. Horixe erabaki berri dute arduradunek.

Balzers-Elayko langileek bertan behera laga dute greba

 Antzuola Gaur, astelehena, goizean erabaki dute langileek greba bertan behera lagatzea, gerentearekin batzarra egin eta gero.

"Eruption" areto futboleko txapeldun

 Antzuola Zapatu arratsaldean hasi eta domekara bitartean jokatu zuten Areto Futboleko 24 orduen Txapelketa. Hamabi taldek parte hartu zuten eta finala "Eruption" taldeak irabazi zuen. Jende ugari hurbildu zen finala ikustera eta giro ederra egon zen pilotalekuan.

Areto-futboleko 24 orduak asteburuan

 Antzuola Urtarrilaren 9a eta 10a bitartean jokatuko dute Antzuolako Gazte Asanbladak antolatu duen areto-futboleko 24 orduak txapelketa. Hamabi taldek hartuko dute parte.

Balzers-Elayko langileak greban

 Antzuola Antzuolako Balzers-Elay enpresako langileek mugagabeko greba hasi dute. Lan-egutegiak sortu du enpresako arduradunen eta beharginen arteko elkar ulertu ezina. Zehazkiago, langileak ez daude ados larunbatetan lan egitearen truke enpresak eskaintzen dienarekin.

Independentzia Eguna, martxoan

 Antzuola Urtero urtarrilean ospatzen duten arren, aurten martxora atzeratu dituzte Independentzia eguneko ospakizunak. Halaxe jakinarazi berri digute antolatzaileek. Abenduaren 12an bete ziren 375 urte Antzuolak independentzia lortu zuela.

Gabonetan, ekitaldi ugari

 Antzuola Gabonak gainean ditugu eta eurekin batera hainbat ekitaldi. Hilaren 24an lau kalejirak alaituko dituzte Antzuolako kale eta baserriak. Ondorengo egunetan ez da izango aspertzeko denborarik, umeendako jolas parkea eta zenbait kirol ekintza antolatu dituzte eta.

Areto-futboleko 24 orduetarako izen ematea, abenduaren 25a baino lehen

 Antzuola Antzuolako Gazte Asanbladak areto-futboleko 24 orduak antolatu ditu urtarrilerako. Parte hartu nahi duten taldeek abenduaren 25a baino lehen eman beharko dute izena.

Herriko pilota txapelketako finalak abenduaren 20an jokatuko dituzte

 Antzuola Azken zazpi urteetan bezala, herriko eskuz binakako pilota txapelketa jokatu dute zenbait pilota zalek. Orain, azken txanpan dago txapelketa eta finalak jokatzea besterik ez da geratzen. Horiek datorren zapatuan jokatuko dituzte, goizeko 10:00etan hasita.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Jantziak
Lur sailen eta orubeen erosketa
Altzariak
Ilerako produktuak
Etxeko produktuak