Logoa

Udalbatzarrak 2.460.054 euroko aurrekontua onartu du 2005erako

 Antzuola Martxoko osoko bilkuran, hilaren 11n, aurtengo aurrekontuak onartu zituen udalbatzarrak: 2.460.054 euro, guztira. Horietatik, inbertsioetara bideratuko dituzte 598.171 euro. Ibarre auzoaren urbanizazio lanetan inbertituko dute zati handiena.

Patxi Cabo aske geratuko da bihar, hilak 18

 Antzuola Amaia Mundiñano neskalaguna eta Patxi Cabo bihar ezkontzekoak dira. Hori berori ere notizia pozgarria da, baina notizia berria eta pozgarriagoa gaur arratsaldean jaso du Amaiak. Bihar, aske geratuko da fidantza ordaindu ostean.

Maristen gaineko erakusketa datozen bi asteburuetan

 Antzuola Maristek jarritako San Joseren irudiak 75 urte bete dituela ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Eguenean, hilak 10, Jose Luis Santamaria maristak berbaldia egingo du.

San Jose azpiko aldean aparkalekuak egiteko asmoa dute

 Antzuola Udaleko arduradunen asmoa da Beheko Auzoaren parean, errekaren beste aldean, aparkalekuak egitea. Guztira, 90 bat ibilgailurendako aparkalekuak egitea aurrez ikusten dute.

Uzarragako zubia izango da herrirako sarrera

 Antzuola Diputazioak herri barrura sartzeko Beheko Auzo pareko sarbidearen proiektua egin zuen duela hilabete batzuk. Udala ez zegoen proiektu horrekin ados eta, hainbat batzarren ondoren, adostasuna lortu dute. Proiektu berria egingo du orain Diputazioak.

Jose Luis Santamaria, marista: "Barne formaziorako zentroa eta Probintziako Etxea zen Antzuolakoa"

 Antzuola San Joseren irudiaren 75. urteurreneko ospakizunen barruan, Jose Luis Santamariak berbaldia egingo du eguenean, hilak 10. 18:30ean, erakusketa inauguratuko dute; horren ondoren izango da berbaldia.

Errekaren proiektua ikusgai udaletxean

 Antzuola Erreka bideratzeko proiektua ikusgai ipini dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Martxoaren 15era arte egongo da jendaurrean.

Erretiratuak batzordea berritu asmoz

 Antzuola Martxoaren amaiera aldera Erretiratuen Elkarteak urteko batzar orokorra egingo duela jakinarazi digute. Bilera horretan, batzordeko lau kidek euren lekua utziko dute beste batzuk sartzeko.

Antzuolari bira mendiz

 Antzuola Datozen bi igande goizetarako mendi irteerak antolatu ditu Arrola Mendi Elkarteak. Antzuola eta inguruko mendizaleendako zailtasun handirik gabeko bi ibilaldi izango dira, lau eta bost ordu bitartekoak biak. Kirola egiteaz gain, herri inguruak eta bide berriak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen dutenak.

Pintada gehiago ez egiteko eskatu du Udalak

 Antzuola Azken aldian hainbat pintada agertu dira herriko kaleetan. Pintada horiek garbitzeak kostu ekonomiko handia izateaz gain, eraikinak ere kaltetzen ditu. Beraz, Udaletik eskatu dute pintada gehiago ez egiteko eta beste espresio bide batzuk erabiltzeko.

Erreka bideratzeko proiektua onartu dute

 Antzuola Otsaileko ohiko osoko bilkuran onartu zuten Deskarga erreka bideratzeko proiektu egokitua. Horren arabera, udaletxe atzean estalitako gainezkabidea egingo dute. Plazan, berriz, erreka agerian geratuko da eta plataforma bat ipiniko dute.

Haurreskola inauguratu dute

 Antzuola Hilabete hasieratik funtzionamenduan badago ere, gaur egin dute 0 eta 2 urte arteko umeendako haurreskolaren inaugurazio ofiziala.

Antzuolako EHE-k sinadura gehiago batu ditu asteburuan

 Antzuola Antzuolako Euskal Herrian Euskaraz taldeak osasun zerbitzuak euskalduntzeko sinadura batzea egin zuen egubakoitzean.

Herriko kirol elkarteendako 9.000 euro

 Antzuola Udalak urtero banatzen ditu dirulaguntzak herriko kirol taldeen eta elkarteen artean. Iaz guztira 9.016 euro eman zituen. Bestalde, kirolariek osasun azterketak egiteko kanpaina abian ipini zuen Udalak eta 1.725 euro eman ditu egitasmo honetarako.

Aratusteak, Santa Ageda eta San Blas jaiak asteburuan

 Antzuola Hainbat ekintza antolatu dituzte astebururako Aratusteak eta San Blas eta Santa Ageda jaiak direla eta. Gaurtik domekara bitartean izango dira ospakizunak.

Haurreskola zabalik

 Antzuola Asteon ipini dute abian haurreskola. 0 eta 2 urte bitarteko bost ume daude oraingoz Vanessa eta Nerea irakasleen ardurapean.

Herri txiroekin elkartasun ekimena aurkeztuko dute

 Antzuola Herri txiroekin elkartasun konpromisoa eskatu nahi dio Eusko Jaurlaritzari plataforma batek, eta EAE osoan dihardute proposamena azaltzen. Datozen egunotan, Antzuolan horren inguruko ekintzak egongo dira, Anelkarrek bideratuta. Esaterako, hitzaldi bat bihar, martitzena.contributors:

Astelehenean zabalduko dute haurtzaindegia

 Antzuola Datorren astelehenean, hilak 31, zabalduko ditu ateak herriko haurtzaindegiak. Oraingoz, bost umek ekingo diote ikasturteari.

Elurterako neurriak hartu ditu Udalak

 Antzuola Iragarri diguten elurtearen aurrean Udalak hartuko dituen neurrien gainean bandoa pasatu zuten atzo, astelehena. Herriko atari guztietan jarri dituzte oharrak.

Beheko Auzokoek kartelak jarri dituzte balkoietan

 Antzuola Beheko Auzoko bizilagunek Denon artean erabakitzeko. Moratoria orain dioten kartelak jarri dituzte balkoi eta leihoetan.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Makinaz egindako mozketak
Txartelak
Lehen hezkuntza
Pitxiak
Produkzioa
Oerlikon Balzersko estaldura zentro guztietan produkzio prozesu bera jarraitzen dugu