Mugikortasun Astearen barruan, autorik gabeko eguna ospatuko dute egubakoitzean, irailak 22, Bergaran. Goiz osoan zehar jolas guneak eta tailerrak izango dira ikastetxeetan eta plazan eta 17:00etatik 20:00etara puzgarriak izango dira San Martin plazan. Herribusa doakoa izango da egun guztian.
Egun osoan zehar herri busa doan izango da eta ekintza ugari egingo dira San Martin plazan Mugikortasun Astearen ekintzen baitan: 10:00etan 6 Km-tako txango osasuntsu gidatua begiralearekin herriko kirol-baliabideak ezagutzeko. 10:00etan ere, eskolekin batera pintaketa, bizikleta txangoa eta puzgarriak. 11:45etan mugikortasun jasangarriaren aldeko aldarrikapena. 16:30etatik 20:00tara bitartean, puzgarriak, bizikleta elektrikoak probatzeko aukera eta mugikortasunaren inguruko kale erakusketa egingo da.
Elgetako liburutegian ipuin kontalari saioa.16:40ean 5 urteko gelatik gorako umeendako eta 17:25ean bi urteko gelatik gorakoendako. Sarrera irekia.
Aratzeko kideek batukada emanaldia eskainiko dute 25. urteurreneko ospakizunen barruan.
Kultura Kalera Bergaran programaren baitan Ane Artecheren arpa eta txalaparta kontzertua Errekalde parkean.
Txapa Irratiak 2017-2018 ikasturteari hasiera emateko deialdi irekia egin du ostiral honetarako, Kartzela Zaharrean. Irratsaio bat egin edo irratiarekin beste moduren batean kolaboratu nahi duten guztiei dei egiten die.
Berrikuntza moduan, Huhezikoek antolatuta, Kotxea partekatzeak urrunago eramaten zaitu lelopean, kale animazioa egongo da 19:30etatik aurrera, Lur Korta aktore oiartzuarraren eskutik. "Huhezi eraikinetik gertuen dauden aparkalekuetako bat gorde egingo dute, autoa partekatu dutenek aparkatu dezaten. Kolore ezberdinez margotuko dute eta agian kartelen bat ere jarriko diote… adierazi du Saioa Altzua Ibarraundiko teknikariak.
Oñatiko jaien egitarauaren barnean. Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai 8 eurotan.
Egubakoitzak Kartzelan ekimenaren seigarren edizioko bigarren kontzertua. Txabela Bragas: Orain dela urte batzuk “zoro” batek “zoroetxe”ko horman idatzi zituen hitzak ezagutaraziko dituzte. Kokein (akustikoa): Kokein biluzik. Taldea osatzen duten bost kideetatik hiru soilik igoko dira taula gainera, normalean distortsioa eta soinu gogorra ezaugarri dituzten kantuen bertsio akustikoak defendatzera. Kantu batzuk moldatuak izango dira, beste batzuk gordinagoak, eta bertsioren bat edo beste ere eskainiko dute.
Unai Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Ana Labaka bertsolarien saioaz gozatzeko aukera egongo da irailaren 22an Arrano tabernan (22:30).
Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu ten garrantzia erabakigarria. Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakietako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar hedatzeko.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak, Aroztegi aretoan, irailaren 8tik 24ra bitartean.
Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.
Jose Arana zaharren egoitza diruz laguntzeko hainbat garagardo mota, ukondoak, oilaskoak, saltxitxak… salduko dituzte aurten ere, eta eguenean, irailaren 21ean, irekiko dituzte karpako ateak, 18:00etan. Eguena, irailak 21 Oñatiko Irazan Antzerki Gunekoek, inprobisazioan oinarritutako Supituki antzerki emanaldia, 19:00ean. Umorea oinarri izanda, alaitasunez, irekiera bikaina emateko asmoz. Egubakoitza, irailak 22 18:00etan, Arantxa eta Pantxoren habanerak, boleroak eta Mexikoko kantak. 22:30ean, Imanolek eta Unaiek, trikiti doinuak jarriko dituzte. Zapatua, irailak 23 Blue Mood taldea izango da 19:30ean, eta 23:00etan, Txerrikumeak eta Jasan taldeak izango dira.