Telebista

ZUBIAK

Egilea: Goiena
24 atal ikusteko
Debagoieneko gazteak, egungo gizartearen gainean hausnartzen
2022/06/21

Klima larrialdia, inklusioa, energia, elikadura… Gizarteko hamaika erronka aztertu dituzte bailarako gazteek Zubi-begiak saioan. Denboraldiko azken tartean, hausnarketa horiek guztiak partekatu dituzte.

Eñaut Zubizarreta: "Herenegungoari erreparatu behar diogu, etzi zerbait edukitzeko"
2022/06/14

Militantziak gizarteko eta kulturgintza eremuko erronkak aztertzeko beta eman dio Eñaut Zubizarreta musikari aretxabaletarrari. "Nola produzitzen dugu? Nortzuek? Norentzat? Zer?", galdegin dio bere buruari, hausnartzen hasteko.

Maddi Iñarra: "Carpe diem' esan digute eta hezur-muinean sartu zaigu"
2022/06/07

Maddi Iñarra bergararraren ustez "oso gizarte indibidualista" da gurea, eta "ez omen da harritzekoa" orain arte jaso ditugun mezuak kontuan hartuta: "Behin bizi garela eta disfrutatzeko, carpe diem, esan digute. Horrek eragina du guztion kontzientzian".

Zer da osasuntsu jatea?
2022/05/24

Ikastetxera eramaten dituzten hamarretakoak aztertu dituzte Oñatiko Txantxiku ikastolako gazteek. Horrek elikadura osasuntsuaz hitz egiteko beta eman die, eta baita, hondakinez eta klima larrialdiaz hausnartzeko ere. Zein ohitura aldatu behar ditugu?

Rosa Lasagabaster: "Osasunaren aldagaia erronka guztien baitan dago"
2022/05/17

Rosa Lasagabaster jakitun da egun erronka ugari dituela gizarteak, eta erronka horietan guztietan aldagai komun bat ikusten du: osasuna. "Osasunaz ari naizenean ez naiz ari bakarrik gure osasun propioaz; hau da, norberaren osasunaz. Izan ere, beste osasun mota batzuk ere badaude: ingurukoen osasuna, errekena, landareena, mendiena, planetarena...", dio.

Oihana Kortazar: "Gazteak lanketa handia egiten ari dira etorkizunera begira"
2022/05/10

Elgetakoa da Oihana Kortazar, baina orain Mutrikun bizi da. Biak ere herri txikiak. Horregatik, besteak beste, mugikortasunarena da gertuen sentitzen duen erronka. "Ikaragarrizko aztarna ari gara uzten planetan, eta ez gara jabetzen. Halere, egia da gaztetxoak lanketa handia egiten ari direla gaiaren inguruan eta asko ikas dezakegula beraiengandik", azaldu du. 

Inklusioaren inguruko hausnarketak egin dituzte Ipintzako ikasleek
2022/04/29

Zer da inklusioa? Zein kontzeptu lotzen ditugu inklusioarekin? Sakon hausnartu dute Ipintza institutuko gazteek gaiaren inguruan. Ondorio nagusia izan da denok egin behar dugula ahalegina inor bazterrean uzten ez duen gizartea eraikitzeko.

Manex Agirre: "Gure diskurtsoak erdigunetik sortzen ditugu"
2022/04/12

Manex Agirre arrasatearrak jendartearen jarduteko moduez hausnartu du, etorkizunaren inguruan galdetuta. Denboran "atzera begiratzea" eta "ertzetakoak kontuan hartzea" ezinbestekotzat jo ditu.

Dorleta Elkorobarrutia: "Herri txikietatik beste modu batean ikusten dira erronka globalak"
2022/04/05

Ez da gauza bera Leintz Gatzagan bizitzea edo Londresen bizitzea. Eta ez da gauza bera erreka baten ondoan bizitzea edo zentral nuklear baten ondoan. Dorleta Elkorobarrutiak herri txiki bateko perspektibatik aztertu ditu erronka globalak eta dituzten zailtasun eta abantailez jardun du, besteak beste.

Ikastetxe iraunkorragoa lortzeko bidean ari dira Almen guneko gazteak
2022/03/22

Gazteak dira etorkizuna, eta ondo dakite hori Arizmendi ikastetxeko Almen guneko ikasleek. Beraien ikastetxea iraunkorragoa izateko lanean ari dira, eta hausnarketa guztiak elkarbanatu dituzte gurekin Zubi-begiak tartean.

Xabi Igoa: "Ohituta gaude sarean lan egitera; gure bailara ikustea besterik ez dago"
2022/03/15

Xabi Igoak uste du mahai gainean dauden erronka guztiek "loturaren bat" dutela, eta, hortaz, ezin zaiela "modu bakarrean" erantzun: "Uste dut askoz ere modu holistikoagoan ulertu behar ditugula". Hala, bertsolari aramaioarrak "saretzearen garrantzia" izan du hizpide, Zubiak saioan.

Oihana Arana: "Badugu zapalduak izatearen zama, baina baita zapaltzaileen grina ere"
2022/03/08

Oihana Arana bertsolari eta idazleak ez du "utopia handietan" gehiegi sinesten; nahiago du taldean elkartu, eta sareak eraikita, "mundu bizigarriago batzuk" sortzea. Zubiak saioan, besteak beste, kulturaz eta horrek gizartean duen eragiteko ahalmenaz jardun du eskoriatzarrak.

0 atal ikusteko