Telebista

MUGA BARIK

Debagoiendarrek munduan zehar egindako bidaiak.
Egilea: Itziar Larrañaga Sarasola
13 atal ikusteko
'Muga barik': Ushuaiatik Alaskara, Maite Gartzia eta Felix Azkaraterekin
2015/12/29

Hegotik, Hego Amerikaren hego-hegotik, iparrera, Ipar Amerikako ipar-iparrera. Ushuaiatik Alaskara. Sei hilabetez, bidaiatuz biziz eta biziz bidaiatuz. Paisaia fisikoa eta humanoa, mundu zati hura ezagutzea helburu, patxadaz, autobusez mugituz, batez ere. Hamalau herrialde, muga barik, horixe bai Muga barik.

'Muga barik': Indonesia, Nekane Atxarekin
2015/12/23

Urez inguratuta oraingoan, irlak dira-eta, pila bat, Indonesia osatzen dutenak. Baina oraingo bisitan hiru, Java, Bali eta Lombok, eta hango sumendi, tenplu, azoka eta hondartza. Arrozaren txuria, kafearen beltza eta tartean dauden hamaika kolore.

'Muga barik': Bolivia, Iñaki Olalde eta Mitxel Urkizurekin
2015/12/16

Milaka metro batzutako garaieran oraingoan, baina ez mendian. La Paz airez eta lurrez, Rurrenabaquen oihanean pirañak arrantzatzen eta jaten, Uyuniko gatzaga ezaguna eta Potosiko meatzaritzaren gogorra: Boliviaren hamaika aurpegi.

'Muga barik': Ingalaterra bizikletaz, Jon Ugartebururekin
2015/11/25

Zer ezagutzen dugu Ingalaterratik Londres eta bertako gainerako hiriez gain? Ba patsada hartuko dugu ikusteko, ikusteko eta bizi izateko Ingalaterra. Izan ere, bidaia bizipenez aberasteko erritmorik onena da bizikletarena. Gaur Ingalaterra bizikletaz, Jon Ugarteburu Antzuolarrarekin.

'Muga barik': Myanmar, Mikel Zamorarekin
2015/11/20

Bidaiatzea gauza ederra bada, zer esanik ez oraindik turistikoki hain ustiatua ez dagoen herrialde batera baldin bada. Horietako lekua da Myanmar: hiriko kaosa eta ur gaineko etxeak, mendi ederretan trekkingak eta hondartza bikainetan atsedena, Mikel Zamora aretxabaletarrarekin.

'Muga barik': Toscana, Joxefe Diaz de Tuestarekin
2015/12/04

Oñatitik abiatu eta Italia jomugan, Italiako Toscana. Ez bizikletaz, baina bai bizikletekin, ondarez hain aberatsa den inguru hartan monumentu eta monumentu artean, hiritik hirira, bizikleta bidezko txangoak tartekatuz, han, Apeninoen lurretan. Florentzia, Siena eta gehiago, Toscana, Joxefe Diaz de Tuestarekin.

'Muga barik': Kanada, Alaitz Kortabarria eta Jorge Perezekin
2015/11/13

Parke naturaletik parke naturalera, ibaiak, lakuak eta mendiak, izokinak eta... izokinak eta hartzak, hartzak bertatik bertara. Batetik bestera ibiltzea ikaragarri maite duten Alaitz Kortabarria eta Jorge Perezekin, Kanada, autokarabanaz.

'Muga barik': Vietnam, Kanbodia eta Petra, Andoni Altzelairekin
2015/11/06

Eta behin urrutirako bidaia antolatzen hasita, zergatik ez herrialde bakarra beharrean bat baino gehiago bisitatu? Horixe pentsatu behar izan zuten gure gaurko gidariak eta bere lagunek, Andoni Altzelai arrasatearrak eta konpainiak. 

'Muga barik': Nepal, Asier Olasagasti eta Amaia Bernal oñatiarrekin
2015/10/29

Oraingo saioan urrutira, urrutira eta gora, nahikoa gora bai. Nepalera bidaia, eta zortzimilakoen oinetan ibili, zehazki batenetan. Annapurnnako trekking-a, Amaia Bernal eta Asier Olasagasti oñatiarrekin. 

'Muga barik': Portugal, Iñigo Madinarekin
2015/10/21

Bidaiarako hamaika helmuga, batetik bestera mugitzeko hamaika modu. Gaurko saiorako aukeratu ditugunak, Portugal eta autokarabana. Iparraldetik sartu eta hegoaldera, mendiko paisaiak, hondartza txikiak eta handiagoak, herrixkak eta hiriren bat edo beste, Iñigo Madina oñatiarra gidari.

'Muga barik': Japonia, Gorka Bikuñarekin
2015/10/14

Eta Japonian zer berri? Tokio, hainbeste jende bizi den hiriburua izanda, hain txukun lekuak eta hots handirik atera gabe pertsonak. Kioto eta bere tenpluak, Hiroshimak utzitako gorputzaldi txarra eta Fujirako txangoa sendagarri, Gorka Bikuña oñatiarrak kontatuta.

'Muga barik', Zigor Lasagabasterrekin: munduan zehar bizikletaz
2015/10/07

Bizikleta gainekoa mugitzeko, bidaiatzeko, eraz harago bizitzeko modua bilakatzen denean... Zer da bestela bi gurpilen gainean abiatu eta bi urte eta erdi pedalei eragiten pasa eta gero itzultzea etxera? Andaluziatik Zeelanda Berrira, Europa eta Asia zeharkatuta. Hamaika bizipen, Zigor Lasagabaster aretxabaletarraren eskutik.

0 atal ikusteko