Itxura aldatzen dihardutenen lana gertutik ezagutzea helburu, irudi aholkulari bat eta eraikin zaharren itxura berritzen duten arkitekto bi batu dituzte Lan eta lan saioan. Batetik, Ainara Gonzalez irudi aholkularia bergararrarekin izan dira, eta bestetik, Antzuolako Uxue Arregi eta Iraitz Gastiain arkitektoekin.
Ofizioen gaineko saioa da Lan eta Lan. Lanbide berdinaren errealitate ezberdinak erakutsiko ditu. Lehen saioan, Antzuolako Ainhoa Calonge aguazila eta Oñatiko Eñaut Unamuno udaltzaina dira euren lana nolakoa den azaltzen dutenak.