Mozorroek eta pertsonaia ezberdinek hartu zituzten Eskoriatzako kaleak, Aratuste-martitzenean. Aratusteei agurra emateko, herritarren aurrean inauterietako dantzak egin zituzten: Martxa, Kontradantza, Dantzaluze, Baztango zortzikoa, Buhamiak, Momotxorro, Nasteborraste eta Fandago arin arin.
Hala bazan izenarekin Aratusteetako kontzertua egin zuten Bergarako Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak, egubakoitzean, Udal Pilotalekuan. Aritzeta Abesbatza, Debako Kulunka Dantza Taldea eta beste hainbat antzezle eta abeslari izan zituzten bidelagun. Hemen osorik!
Mikel Markiegi zuzendariaren esanetara Arrasate Musikaleko Bandaren emanaldia izan zen Urtezahar egunean Amaia antzokian, ohiturari jarraituz.
Umorea eta euskara protagonista Algaraka saioaren bigarren aldian. Eta Bergarako Seminarixoko oholtzan bost bakarrizketari: Ane Lindane, Mitxel Martinez, Elisabet Mejuto, Inixio Amillano eta Usue Aspiazu; eta horiekin batera Maria Blanco gonbidatua. Asier Kortabarria Asier K bergararrak gidatutako saioa osorik ikusgai hemen.