Udal eta Foru hauteskundeetako emaitzak aztertu dituzte Goiena telebistan. Mikel Irizar eta Ainhoa Larrañagaren analisi eta iritziekin, Debagoienean, Gipuzkoan, Nafarroan edota Araban gertatutakoa izan dute berbetagai.
Hondakinak, errepideak, enplegua eta zergak dira, besteak beste, ahaldun nagusigaiek ahotan hartu dituzten gaiak. EH Bildu, EAJ, PSE-EE, Irabazi eta UPyD alderdietako hautagaiak mahai inguruan jarri ditu GOIENAk.