Kurtzebarri eskolako haurrek mundua nola ikusten duten erakutsi digute Hara, bi! saioan. Ekonomia izan dute berbagai.
Askotariko gaien inguruan aritu dira Arizmendi Ikastolako Almen guneko neska-mutikoak solasean. Arropak, koloreak, euskal musika eta idazleak izan dituzte berbagai, besteak beste, Hara, bi! saioan.
Oñatin egin du bigarren denboraldiko lehen geldiunea Hara, bi! saioak. Gai ugariren inguruan aritu dira neska-mutikoak solasean. Horien artean, imajinatzen ote dute pantailarik gabeko mundurik? Mundua eta bizitza haurren ikuspuntutik ikusten jarraituko dugu Debagoieneko txikienak protagonista diren saioan.
Nola ikusten dute Bergarako Aranzadi ikastolako haurrek herria? Eta mundua? Eta zer diote gustuko janariari edota opariei buruz? Askotariko gaiez jardun dute Bergarako gaztetxoek Hara, bi! saioan.
Nola ikusten dute Arrasate Herri Eskolako haurrek eskola eta herria? Eta mundua? Eta denboran bidaiatzeko makina balute, zer aukeratuko lukete, iraganera edo etorkizunera joatea? Askotariko gaiez jardun dute Arrasateko gaztetxoek Hara, bi! saioan.
Nola ikusten dute Antzuolako Herri Eskolako haurrek mundua? Eta zer da Antzuolatik gehien gustatzen zaiena? 6-7 urteko neska-mutikoek askotariko gaiez jardun dute Hara, bi! saioan.