Txatxilipurdik eta Emunek, esaterako, lanean dihardute, bakoitzak bere esparruan, hizkuntza beti euren helburuen artean; berdin euskara elkarteek ere, nahiz eta askotariko errealitateak badiren bi hamarkadotan; desagerpenak, tartean. Erabileran dago aspalditxoan fokua; horrela sortu da Euskaraldia ere, elkarlanetik.
Ekonomiaren ikuspuntutik, azken bi hamarkadek askorako eman dute. "2008ra arte, gorakada nabarmena izan zen, eta orduan hasi zen burbuila lehertzen, nahiz eta krisia geroago sumatu zen hemen. 2020ra arte, igoera leunagoa izan dugu, COVIDak 'krak' hau ekarri digun arte", dio Joseba Barandiaran ekonomialariak. Hain zuzen, Debagoienean ekonomiak bi hamarkada hauetan izan duen bilakaeraren kontakizuna duzue erreportaje honetan.
Alderdien Legea aplikatu, eta legez kanpo utzi zuen Auzitegi Gorenak Batasuna 2003an; martxoa zen, eta maiatzean udal eta foru hauteskundeak. Ez deialdi hartan ez hurrengo hainbatetan ezin izan zuen ezker abertzaleak normaltasunez aurkeztu; beste hainbat zailtasun ere izan zituzten; kartzela, adibidez.
Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburu Iñaki Arriolak onartu berri du AHTa ez dutela 2023an amaituko, eta, Europako Batasuneko Kontu Auzitegiaren arabera, Europarekiko konexioa ez da 2037a baino lehen gauzatuko. Ibarrean eragin zuzena izan du azpiegiturak; Udalatx barruan dago trenari izena ematen dion 'Y'-aren lotunea.
2010eko hamarkadaren lehen erdian puri-purian egon zen gaia izan zen hondakinen kudeaketarena, bilketarena eta tratamenduarena, Debagoieneko herrietan bezala, Gipuzkoan: atez atekoa edo edukiontziak; erraustegia, bai ala ez. Gaika askoz ere hondakin gehiago biltzea eragin du eztabaidak; hori bai, behintzat.
Azken bi hamarkadetan asko hazi da etorkinen kopurua, eta, hala ere, EAEko edo Gipuzkoako datuekin alderatuta, kanpotik etorritakoen zenbatekoa txikiagoa da Debagoienean. Datua aldatu den neurrian aldatu da euren jatorria, baina motiboak berbera izaten jarraitzen du: "Bizitza hobe baten bila datoz".
Bada Debagoienean aitzindaritzarik feminismoari lotuta ere: sail berezitu bat izaten aurrenekoetakoa izan zen Arrasateko Udala, eragileek akuilu lana eginda; 2003an sortu zen, gero, Emakume Txokoa. Eta mugarri gehiago: berdintasun planak, 2018ko Martxoaren 8a, indarkeria matxistari aurre egiteko plan integrala...
2000. urteko uztailean, Felix Iñurrategik istripua izan zuen G2 mendian, eta hori izan zen azken bi hamarkadetan kirolean izan dugun lehen mugarria. Berri tristea hura, baina ordutik Debagoienean egon da zer kontatua, emaitza eta gertaera politak izan dira eta. Errepasoa egin du GOIENAk, lau adituren eskutik.
2008ko martxoaren 7a zen, egubakoitza, 13:30. Aurreko agintaldian PSE-EEko zinegotzi izandako Isaias Carrasco tirokatu zuen ETAk etxe aurrean, San Andresen. Samina eta gaitzespena, eta, bestetik, lurrikara handia eragin zituen erailketak: EAE-ANV alkatetzatik kentzeko saiakera, alkatearen kartzelaratzea...
Duela zazpi urte itxi zuten Fagor Etxetresnak. 'Goiena 20 urte 20 albiste' erreportaje sortaren barruan orduko lau bazkidek itxiera hura ekarri dute gogora.
Debagoieneko unibertsitateei buruzkoa da oraingo saioa. Mondragon Unibertsitateari dagokionez, hedapena –bailara mailan, eta Euskal Herrian zein nazioartean– eta eskaintza akademiko eremuak handitzea izan daitezke urte hauetako bilakaeraren adierazle nagusi. UNEDek, berriz, egoitzaren afera ebatzita, instalazio berrituak ditu 2018tik, bere jardunerako aproposagoak.
COVID-19ak eragin zuzena izan du turismoan, eta pandemiak irauten duen bitartean sektoreak bizirik irauteko berrasmatu egin beharko ditu eskaintza asko eta asko. Debagoieneko turismoa sustatzeko ahalegina 80ko hamarkada amaieran hasi zuten; hori bai, azken bi hamarkadetan jarri dira mugarri nagusiak.
Deba, erreka bainoago, eskualde hiritartu eta industrial bateko zikinak gainetik kentzeko garraio izan zen zenbait hamarkadaz. Leintz Gatzagako sorburuan ura zena beste zerbait bilakatzen zen kilometro gutxian. 2008an eta 2012an martxan jarritako araztegiak gako izan dira, orain, ibaiaren biziberritzean.
Azken bi hamarkadetan Debagoieneko ikastetxeek bultzada handia jaso dute, bertan antolatu izan dituzten jaiei esker. Eta bultzada horrek, aldi berean, hezkuntza metodologian aurrerapausoa egiten lagundu izan du, izan baliabide ekonomikoak lortu dituztelako, edota ikastetxean garatzen zebiltzan proiektua gizarteratu ahal izan dutelako.
Asier Altunaren 'Aupa Etxebeste!' (2005) euskarazko pelikularik gabeko hamahiru urteren ostean iritsi zen, eta inoiz gehien ikusitako euskarazko film bilakatu, 72.000 ikuslerekin. Hura moduan, alde artistikotik ere beste jauzi bat izan zen Aitor Arregiren 'Handia' (2017), hamar Goya eskuratu zituena.
1999an jarri zuten AP-1aren lehen harria, Basalgon. Hamar urte geroago, 2009an, inauguratu zuten azken zatia, Arrasate eta Eskoriatza lotzen zituena. Azpiegitura horrek ekarri du, besteak beste, ibarreko mugikortasun beharretan azkartasuna, erosotasuna eta segurtasuna. Baina dena ez da izan ona.