Gureak Taldea Bergara
Erreportajea: Debagoiena eskualde batua

Gureak Taldeak Bergarako Telleria industrialdean lantegi berria inauguratu du gaur goizean. Kablea prozesatzeko planta da bertan dagoena eta 34 langile enplegatzen ditu zuzenean. Taldeko arduradunen esanetan, bizi dugun garaian ere beharrezkoa da horrelako inbertsioak egitea, krisitik irteterakoan bezeroen eskariei aurre egiteko prest egoteko.