Telebista

BIDE BATEZ

Egilea: Itziar Larrañaga Sarasola
5 atal ikusteko
'Bide batez': Altsasutik Irurtzunera
2017/11/23

Nagorek eta Irunek Sakanara, Nafarroa Garai mendebaldeko haranera, bi eguneko ibilbidea egitea erabaki dute. Irteera horrekin unibertsitateko lanetatik eta proiektuetatik deskonektatu nahi dute, eta era berean, Sakana inguruak ezagutu Altsasutik Irurtzunera oinezko ibilbidea eginez.

'Bide batez': Azkainetik Senperera
2017/11/21

Sagar batetik ateratako plana, Azkainetik Senpererako bi egunetako ibilbidea oinez egitea. Bidean hainbat abentura biziko dituzte bi protagonistek, eta besteak beste, Larrun mendira igoko dira.

'Bide batez': Elizondotik Baigorrira
2017/11/11

Saio honetako bi protagonistek Elizondon (Nafarroa) hasiko dute ibilbidea eta 48 ordutan hara eta hona ibiliko dira inguruak ezagutuz; lo ere ibilbidean zehar egingo dute. Helburua, Baigorriraino iristea izango da.

'Bide batez': Kontrabandistak
2017/11/02

Saio honen protagonistetako baten arbaso bat kontrabandista izan zen; eta hark egiten zituen ibilbideak berreskuratu nahi izan dituzte, 48 ordutan Baztan inguruko mendietan txangoa luze bat eginez.

'Bide batez': Eulatetik Pilatosen balkoira
2017/10/25

Xabik eta Andreak erronka bati aurre egingo diote, bi eguneko ibilaldia eta gau bateko bizirautea. Horretarako Nafarroako Urbasa mendizerra ingurura joko dute, bertako hainbat herri eta toki esanguratsu bisitatuz.

0 atal ikusteko