Telebista

ATE ONDOAN DITUGUNAK

Egilea: Goiena
Entretenimendua
4 atal ikusteko
Ate ondoan ditugunak: 4. atala
2023/07/17

Azpeitiko Tren museoan hasiko dugu ibilbidea; handik Ormaiztegira joko dugu, zehazki Zumalakarregi museora; jarraian Hartzaren ibilbideak ezkutatzen dituenak ezagutuko ditugu; eta azkenik, Leintz Gatzaga bisitatuko dugu.

Ate ondoan ditugunak: 3. atala
2023/07/10

Saio honetan honako lau lekuak bisitatuko dira: Ordizian aurkitzen den Oiangu parkea, Alkizak eskaintzen dituen ibilbide ezberdinak, Ekoetxea museoa eta Bergara herria. Zabaldu ateak eta goazen Gipuzkoa ezagutzera.

Ate ondoan ditugunak: 2. atala
2023/07/04

Gertuko altxorrak erakustea helburu duen saioaren bigarren atalak beste lau txoko bisitatzeko proposamena dakar: Amezketako herria, Zestoako Lili jauregia, Urkulu urtegia eta azkenik Ataungo Sara bidean ibilalditxo bat, naturaz gozatzeko.

Ate ondoan ditugunak: 1. atala
2023/06/23

Ibilbide honetan zehar Bedaioko erlezainak, Oñatiko San Migel errota, Iturraran parketxea eta Segurako Erdi Aroko hiribildua ezagutuko ditugu. Turismoari eta aisialdira begira, Gipuzkoan zer ikusi, nora joan edo zer egin daitekeen proposatzea da programaren xedea.

0 atal ikusteko