Alde Banatan saioaren laugarren atal honetan, Xabi Urzelaik, Mikel Etxebeste, Lezaungo alkate arrasatearra elkarrizketatu du, zeinek COVID-19ak Lezaunen izandako eragina azaldu duen. Horrez gain, saioko beste protagonista Julen Rodriguez izan da, Fridays for future ekimeneko kidea, zeinek, koronabirusak eragindako egoerak ingurumenean izandako inpaktuaren berri hitz egin duen.
COVID-19ak gogor eragin du zaharren egoitzetan. Alde Banatan saioko hirugarren atal honetan, Debagoieneko bi zaharren egoitzetako errealitatea hobeto ezagutzeko aukera izango duzue, Mireia Larragaña, Eskoriatzako Jose Arana zahar etxeko arduradunaren eta Olatz Etxabe, Arrasateko Iturbide egoitzako zuzendariaren eskutik.
Alde banatan programako bigarren saioan Izaskun Besa eta Eider Gabilondo aretxabaletarrak izan dira protagonistak. Besaren ama, COVID-19arekin ingresatuta egon zen Txagorritxun eta aretxabaletarrak egoera hori eta ondoren etorritakoak nola bizi izan dituen aipatzen ditu elkarrizketan. Gabilondo berriz, Gipuzkoako lehen positiboa izan zen eta egoera hau nola bizi izan duen azaltzen du.
Koronabirusaren zabalkundea eteteko asmoarekin hartutako neurriek herritar gehienen bizimodua goitik behera aldatu dute. Albo kalteak ere ekarri dituzte konfinamendu arauek, eta Alde banatan programako lehen saioan merkatariek nola bizi izan duten ezagutu nahi izan dugu. Mari Karmen Etxeandia aretxabaletarrak eta Markel Irizar oñatiarrak eman dute testigantza lehen saio honetan.