Telebista

GIPUZKOA PEDALKA

 

Pirinioetan, Gipuzkoan eta bestelako inguruetan barrena, pedalka, bizikleta gainean, aurkitutako protagonistekin osatutako saioa.

Aurkezlea: Julen Iriondo

Egilea: Itziar Larrañaga Sarasola
Kirola
10 atal ikusteko
'Gipuzkoa Pedalka' 5. saioa: Azkoitia-Oñati
2014/11/20

Bergaran, San Juan eta Ubera auzoetako bizilagunen aldarrikapena, bidegorri bat edukitzeko; Arrasaten, Abantail enpresako kide batekin, lanera bizikletaz joatearen gainean. Eta Oñatiko Txirrinka ere protagonista: urte hauetan egindako lana, lorpenak eta egitekoak. Eta Oñatin, bost egun eta ia 300 kilometro lehenago hasi zen leku berean, amaitzen da Gipuzkoa Pedalka.

'Gipuzkoa Pedalka' 5. saioa: aurrerapena
2014/11/19

Bergaran, San Juan eta Ubera auzoetako bizilagunen aldarrikapena, bidegorri bat edukitzeko; Arrasaten, Abantail enpresako kide batekin, lanera bizikletaz joatearen esperientziaren gainean. Eta Oñatiko Txirrinka ere protagonista: urte hauetan egindako lana, lorpenak eta egitekoak.

'Gipuzkoa Pedalka' 4. saioa: aurrerapena
2014/11/12

Usurbil-Azkoitia. Usurbilen abiatu eta, Orion barrena, Zarautzera. Han Ainhoa Murua olinpiar triatletarekin eta Zarauzko Udaleko Mugikortasun zinegotzi Mikel Goenagarekin eta Unai Egaña udaltzainarekin. Itsasertzetik Zestoaraino, eta Azkoitira, baina Endoiatik barrena. Horiek bai aldapak!

'Gipuzkoa Pedalka' 4. saioa: Usurbil-Azkoitia
2014/11/13

Usurbilen abiatu eta, Orion barrena, Zarautzera. Han Ainhoa Murua olinpiar triatletarekin eta Zarauzko Udaleko Mugikortasun zinegotzi Mikel Goenagarekin eta Unai Egaña udaltzainarekin. Itsasertzetik Zestoaraino, eta Azkoitira, baina Endoiatik barrena. Horiek bai aldapak!

'Gipuzkoa Pedalka' 3. saioa: Donostia-Usurbil
2014/11/10

Donostian Bizikletaren Behatokiko Manu Gonzalezekin berba egin, Txomin Perurenarekin jardun eta Txita ekimena ezagututa, Jaizkibelera, eta Hondarribitik bueltan Usurbilera, paraje ederretatik.

'Gipuzkoa Pedalka' 2. saioa: Berrobi-Donostia
2014/10/30

Bigarren eguna Gipuzkoan barreneko ibilbidean. Iñaki Arratibel kirol medikuak osasunaren ikuspegitik jardun du bizikletan ibiltzearen gainean, eta Leire Olaberriak bideetako elkarbizitzaren alorrean oraindik zer hobetu badagoela adierazi. Saioaren atal guztiak eta beste, blogean.

Gipuzkoa Pedalka 1. saioa: Oñati-Berrobi
2014/10/23

Oñatin hasi da Gipuzkoa Pedalkaren bost eguneko ibilbidea. Udana igota, Zerain aldera egin du Julen Iriondok, bidean hainbat kontu eta bitxikeria erakutsita. Handik Beasainera, eta CAFen lantegiko irteeran sortzen diren auto-pilaketen lekuko izan da. Larraitzeko paraje ederretik bueltan, Tolosara jaitsi, eta han Ibai Iriarte alkatearekin jardun du, bizikletaren erabilera bultzatzeko herrian egiten ari direnen gainean.

'Gipuzkoa Pedalka' saioa, eguaztenetan 22:00etan, Goiena telebistan
2014/10/21

Hastear da Gipuzkoa Pedalka saioa Goiena telebistan. Eguaztenean, hilak 22, izango da lehen atala, 22:00etan. Saioak jasoko du uztailean bost egunez Gipuzkoan barrena bizikletarekin egindako bidaia. Herrialdeko hamaika txoko erakusteaz gain, bizikletaren erabilera bultzatzeko ekimenen berri emango du programak.

0 atal ikusteko