Bosgarren saio honetan, Ane beste pertsona bati lotuta egon beharko da 48 orduz. Mercedes (bere ikaskidea) izango du bikote eta elkarren bizimodura egokitu beharko dira. Arropa aldatzeko orduan soilik dute askatzeko aukera. Uxue, aldiz, isolatuta egongo da eta honako baldintzak izango ditu: gela batean giltzapetuta egotea, jana eta edaria izango ditu eta kanpoko munduarekin ez du komunikaziorik izango.
Laugarren saio honetan, Iñigo gurpildun aulkian ibili beharko da 48 orduz eta honako baldintzak bete beharko ditu: bizitza normala egiteaz gain, autobusa erabili, herrian zehar mugitu eta kirola egin beharko du. Anderrek, berriz, ezingo du ezer entzun: ezingo ditu kaskoak kendu, keinuen hizkuntza ikasi beharko du, Buatxabaleta festara joango da eta erronka bat burutzeko mutua izango da.
Hirugarren saio honetan, Peiok kalean bizi beharko du, 48 orduz etxera joan gabe; horretarako Aretxabaletako plazan motxila bat izango du beharko duen guztiarekin. Iker bestalde, esna mantendu beharko da erronkak irauten duen bitartean.
Bigarren saio honetan, Lorea 48 orduz besteen menpe biziko da; horretarako, Instagram bidez galdetu beharko du uneoro zer egin behar duen. Magalik aldiz, ezin izango du inolako pantailarik erabili; ez mugikor, ez ordenagailu, ez telebista, ez ezer.
48 orduz egoera ezohiko bati aurre egiteko daukaten gaitasuna erakutsiko dute Ihana Iriondok eta Julen Urtxegik. Lehenak ezingo du 10 litro ur baino gehiago erabili bi egunetan, bigarrenak aldiz, bi euro gastatu ahalko ditu soilik.