PlazaBizi egitasmoaren inguruan egin dugu zazpigarren Txatxipodkasta. PlazaBiziren jatorriaren, ekimenen eta helburuen berri eman digu Gizabidea fundazioko eta PlazaBizi ekimeneko kide Agurtzane Loidik.
Bizipoza Eskolaren inguruan aritu gara seigarren Txatxipodkastean. Bizipoza elkarteko koordinatzaile Leire Elizegi Beloki, Bizipoza elkarteko talde eragileko kide Amaia Elizondo Martiarena eta Oneka Anduaga Garai Txatxilipurdiko kidea eta Bizipoza Eskola Debagoiena proiektuko dinamizatzailea izan dira gurean.