Huhezinema podcastaren hirugarren saioan, sail ofizialean aurkeztutako "Urdaibaiko sakrifizioa" film laburreko lan-taldeko hiru kide egon ziren, Itziar Manero eta Itziar Ituño, aktoreak eta Etxahun Arregi, konpositorea. Zinean mezuek duten garrantziaren ingurua hitz egin zuten Eire Maia eta Oxel Ocaoinnealain aurkezleekin.
Huhezinema podcastaren bigarren saioan, bideoklip sailean aurkeztutako bi lanen zuzendariak izan ziren, Danel Ezpeleta (Ziaboga filmak) eta Imanol Gurrutxaga (IGG produkzioak). Beraiekin batera Unai Cantabrana egon zen bere azken lanaren inguruan hitz egiten.
Huhezinema, euskal film laburren jaialdian Goienarekin batera zuzeneko podcast bat ekoitzi zuten ikasleek. Lehenengo saioan, Aner Olaizola, Harrigorena film laburreko zuzendaria, Ainhoa Murgoitio, GR31film laburreko ekoizlea eta Jon Castro, Dolby Atmos proiektuko kidea, egon ziren Eire Maia eta Oxel Ocaoinnealainek gidatutako saioan.