Podcasta

HAMABOSTEAN BEHIN

Iñaki Peñaren fonotekatik tiraka, askotariko bidezidorretatik eramango du 'Patxi Lurra'-k entzulea, hil eta biziko kantuak bidelagun.
-- Iñaki Peña --
4 atal entzuteko
Hamabostean Behin 37: Pantxoa Bergara 'Xabaltx'
2026/10/19

Pantxoa Bergara Xabaltx-en leihoak zabaldu ditugu, Lapurditik Nafarroa ikusteko. Edo ospitale bateko leihoak, kanpoko bizitzari eta osasunari begiratzeko.

4 min
Hamabostean Behin 36: Ines Osinaga
2026/10/05

Ines Osinagak egin duen Mercedes Sosaren Dena aldatzen da abestiaren bertsioa aukeratu dugu gaurko kapituluan. Musika aldatu da, klima aldatu da; baina ez oroitzapenak eta maitasuna.

5 min
Hamabostean Behin 35: Aitor Monje 'Mudoh'-ekin elkarrizketa
2026/09/21

Aitor Monje Mudoh-k konposatu zuen S(u/a)minetik bakera obra eszenikoaren soinu banda; doluei buruzko trilogiaren bigarrena, indarkeria politikoaren ingurukoa. Banan-banan errepasatu ditugu kantuak, Monjek eta biok, solasaldi ederrean.

41 min
Hamabostean Behin 34: Delorean
2026/09/07

Zarauzko talde bat orain arte pintxatu ez izanak espero dut barkamena izatea bizi naizen herrian. Delorean da taldea, eta Los muertos, abestia.

4 min