Podcasta

TXINGOKA

Euskara ardatz hartuta, eta umoretik eta jolasetik, AED elkarteak eta AEK-k elkarlanean egindako podcast-a da 'Txingoka'.
-- AED eta AEK --
5 atal entzuteko
Txingoka 8: Hileta ospatu eta faltan bota
2026/01/30

Faltan bota, raiatuta nago, manifestazioa ospatu, de pailazo mozorrotu... zenbat kalko egiten ditugun konturatu gabe! Txingoka podcasteko atal honetan akats horien inguruan hitz egin dute Oskar Elizburuk eta Uxue Igarzak. Kalkoak identifikatzeaz gain, horiekin esan nahi dugun hori modu jatorragoan nola esan azaldu dute.

Txingoka 7: Olentzero
2025/12/23

AEK-ko kide Oskar Elizburuk eta Uxue Igartzak gidatzen duten Txingoka podcast saioaren zazpigarren kapituluan Olentzero eta beste hainbat kontu entzungai.

Txingoka 6: Gabonetan keixak
2025/12/04

Negu-sasoia iristearekin bat, gure herriko ohiturek kantuan eta eskean jartzen gaituzte; oles egiten, hain zuzen ere. Zergatik? Zer dago horren atzean? Zenbait ospakizun eta kanturen inguruan jardungo dugu oraingoan. Zerbait jasotzen badugu ondo, eta, bestela, hor konpon!

Txingoka 5: Gaba Baltza eta ondra-janak
2025/10/29

Bizien eta hilen arteko munduak elkarrengandik inoiz baino gertuago dauden sasoia da urri bukaera. Horregatik, atal honetan, gaba baltzaz edo arimen gauaz jardungo dugu. Aspaldiko ohitura da Euskal Herrian; baita Arrasaten eta inguruetan ere.

Txingoka 4: Ze bero Seberon
2025/09/24

Laugarren atalean oporrez eta lanera itzultzeaz jardun dute Txingoka saioko solaskideek; baina, jakina, euskara jatorrean!