Bizitegi-merkatu tentsionatu izendatu du Oñati Eusko Jaurlaritzak

Oihana Elorza Gorostiza

Oñati.

Etxebizitzaren gainean Udalak egindako Ekintza Plana berresten du izendapen honek eta gaiaren bueltako egoera errazteko beste elementu bat izango da Udalarendako.

Oñati bizitegi-merkatu tentsionatu izendatu du Eusko Jaurlaritzak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da dagoeneko baina BOEn –Estatuko Boletin Ofizialean– argitaratutakoan jarriko da indarrean.

Etxebizitzaren gaineko hiru urterako Ekintza Plana aurkeztu zuen Oñatiko Udalak pasa den otsailean, alokairu irisgarriaren, etxebizitza-parkearen birgaitzearen, dirulaguntzen eta gobernantzaren hobekuntzaren inguruan egituratutako plazan, eta izendapen hau izango da plan horretako beste elementu bat etxebizitzaren arazoari aurre egiteko. Aitorpen honek, esaterako, alokairuaren prezioa mugatzea, maizterren babesa indartzea, jabe handien jarduera arautzea eta etxebizitza eskuragarriak sustatzea ahalbideratuko du. Kontratu berrietan prezioen igoerak mugatuko ditu eta etxebizitza hutsak alokairura bideratzeko, alokairu eskuragarria indartzeko eta etxebizitza parkea mobilizatzeko neurriak bultzatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak