Jesus Inza irabazle plater tiraketan, 24 plater jota

Oihana Elorza Gorostiza

Jesus Inza txapelduna erdian, sariarekin.

25 plater bota eta horietatik 24 jo ditu eskopetarekin Jesus Inza oñatiarrak. Hala, bera izan da aurtengo sanmigeletako herri mailako plater tiraketako txapelduna. Aspanogi elkartera bideratu dute batutako dirua.

Herrik zaindariaren egunean, atzo, jokatu zen sanmigeletako plater tiraketako txapelketa. Paso Uso elkarteak antolatuta, herri mailako txapelketa izan da aurtengoa ere; 22 lagunek hartu dute parte, denak oñatiarrak.

Txopekuako tiro zelaian egin dute txapelketa. 25 plater apurtu behar izan ditu parte-hartzaile bakoitzak nork bere eskopetarekin. Jesus Inzak 24 jo ditu, Jabier Verak 22 eta Aitor Arabaolazak, 21. Hiru horiek osatu dute podiuma.

Txapelketa solidarioa

Aurtengo txapelketa ere solidarioa izan da. Izen-emateekin lortu duten dirua Aspanogi elkartera bideratu du Pago Uso elkarteak, minbizia duten umeei laguntzeko; 600 bat euro guztira.

Txapelketa honen ostean atsedena hartuko dute tiratzaileek. Gabonen bueltan izango dute herriko hurrengo tiraketa.

Vera eta Arabaolaza, bigarren eta hirugarren sailkatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak