Dantza eta musika, biak uztartu ditu 'Haria' ikuskizunak

Oihana Elorza Gorostiza

Atzo iluntzean egin zuten 'Haria' ikuskizuna Julen Alonso trikitilariak eta Oinkari dantza taldeko kideek plazako oholtza gainean eta herritar askoren aurrean. Musika eta dantza, biak uztartu zituzten, indartsu. Bizitzako korapiloak askatzen.

Musika eta dantza ikuskizuna izanik, biak erakutsiz hasi zuten atzo iluntzeko emanaldia Julen Alonso trikitilariak eta Oinkari dantza taldeko kideek. Aurrean zituzten herritarrak agurtu, eta bizitzan sortzen diren korapiloak askatzen laguntzeko prestatutako ikuskizuna dela azaldu zuen Alonso trikitilariak, "esaterako, musika eta kulturaren alde, handien alde egiten ari diren sasoi honetan".

Hotik aurrera, trikitiarekin eta panderoarekin eskainitako piezak jo zein abestu zituzten, Oinkari dantza taldeko kideek dantzarekin laguntzen zituztenekin batera. Bi instrumentu horiez gain, gitarra, perkusioa eta baxua jo zituzten musikariak ere baziren oholtza gainean dantzariekin batera. Eta oholtza aurrean, ikuskizunaz gozatzera joandako herritar asko, emanaldia eserita zein zutik jarraitu zutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak