Kurtzebaltzek antolatutako bola-joko txapelketa jokatu dute gaur arratsaldean San Martin zuhaiztian. Enkantea eta txapelketa nagusia egin dute, eta jendez bete da zuhaizti ingurua ekitaldia ikusteko. Guztira 96 parte hartzaile izan ditu txapelketa nagusiak, eta Gorka Billarrek irabazi du lehia lau txirlo bota ondoren. Joxemari Arriaran sailkatu da bigarren postuan, eta Iñaki Arregi eta Aitor Ugalderentzat izan da hirugarren postua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.