Herriko Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean Oñatiko plazako pilotalekuan, eta herritarren erantzuna nabarmena izan zen. Harmailak jendez lepo egon ziren hiru finaletan, eta giro ederra egon zen frontoian.
Gizonezkoen B serieko finalean, Perez-Galdosek 22-21 gainditu zituzten Iñigo eta Julen. Emakumezkoen txapelketa nagusiko finalean; Itsasne eta Ixone 22-19 nagusitu ziren Oihane eta June, bikotearen aurka. Gizonezkoen txapelketa nagusiko finalean ere ez zen emoziorik falta izan. Gartzia eta Manexek 22-21 irabazi zieten Larrea I eta Larrea II-ri.