San Migel eta Errosarixo jaiak astelehenean, irailaren 28an, hasiko dira ofizialki Oñatin, baina jai giroa dagoeneko hasi da herrian. Eguerdian bazkaria egin dute txosnagunean. Lagun ugari elkartu dira mahaiaren bueltan, datozen egunetarako motorrak berotzeko.
Gaurko egitarauaren barruan, gainera, egun guztian zehar ekintzak izan dituzte. 17:00etan, herriko pilota txapelketako finalak jokatu dira plazako pilotalekuan, eta gauean musika izango da protagonista. 23:00etan Latzen taldeak kontzertua eskainiko du plazan, eta ondoren, DJ Herrikoiak eta DJ Bezo arituko dira txosnagunean.
Irailaren 28tik urriaren 5era bitartean ospatuko dituzte Oñatiko San Migel eta Errosarixo jaiak, baina aurretik eta ondoren ere izango da jai giroaz gozatzeko aukera.