Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan

Ibai Irasuegi Garai

Aire Zabaleko Margo Lehiaketa jokatuko da irailaren 27an, domekan. 22. aldia izango da aurtengoa, eta ohiko ezaugarriak izango ditu.

Kanpotik margolari asko ekartzen dituen lehiaketa izaten da eta oraingoan ere hala izango da. Izan ere, edonork hartu ahalko du parte, eta norberak nahi duen estiloan egin ahalko du lana.

Goizean lanak egin eta aurkeztu ondoren, 14:30ean izango da sari banaketa, kultur etxean. Lehiaketa amaitutakoan, aurtengo margo lehiaketako lanak ikusgai izango dira, urriaren 1etik 11ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak