Hamaika txakur lehian domekan, nazioarteko trebeenaren txapela eskuratzeko

Ibai Irasuegi Garai

Artzain bat aginduak ematen txakurrari iazko Artzain Txakur Txapelketan.

Euskal Herriko Artzain Txakur Elkarteak (EHATE) Nazioarteko 66. Artzain Txakurren Trebetasun Txapelketa antolatu du domekarako, hilaren 27rako, Santa Lutzian.

Artzain bakoitzak bi ariketa egin beharko ditu, eta bien artean eskuratutako puntuazioaren arabera ikusiko da nor izango den txapelduna. Guztira hamar artzain lehiatuko dira, eta Hego eta Ipar Euskal Herriko, Kataluniako, Castelloko eta Frantziako txakurrak ikusteko aukera egongo da. Hauek dira aurtengo lehiakideak:

  • Juli Bayot –2025eko txapelduna–, Ares del Maestrat herrikoa (Castello), Tuca txakurrarekin.
  • Oihan Basterra –Euskal Herriko txapelduna–, Goiurikoa (Araba), Lau txakurrarekin.
  • Imanol Diaz –Bizkaiko txapelduna–, Zallakoa (Bizkaia), Loli txakurrarekin.
  • Aitor Tato –Gipuzkoako txapeldunordea–, Ataungoa (Gipuzkoa), Sua txakurrarekin.
  • Carlos Mendibil –Arabako txapelduna–, Oiardokoa (Araba), Lur txakurrarekin.
  • Jesus Razkin –Nafarroako txapelduna–, Etxarri Aranazkoa (Nafarroa), Mendi txakurrarekin.
  • Karlos Ardanza –Euskal Herriko txapeldunordea–, Abadiñokoa (Bizkaia), Mendi txakurrarekin.
  • Jose Maria Pleguezuelos –Kataluniako txapelduna–, La Canonja herrikoa (Tarragona), Aritz txakurrarekin.
  • Ismael Boix Morellakoa –Valentzia Erkidegoko txapelduna–, Morellakoa (Castello), Jany txakurrarekin.
  • Stephnie Laforet –Iparraldeko txapelduna–, Irisarrikoa (Nafarroa Beherea), Jill txakurrarekin.
  • Juan Mihura –Iparraldeko txapeldunordea– Heletakoa (Nafarroa Beherea), Luk txakurrarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak