105 neska-mutiko elkartuko dira Oñatiko kaleetan danborrak astintzeko

Ibai Irasuegi Garai

Hainbat danborrari iazko danborradan.

Jaiak bertan direla iragartzen du haurren danborradak eta aurten ere halaxe egingo du; bihar, irailak 19, egingo dute 18:00etan abiatuta.

105 umek hartuko dute parte gutxi gora-behera, biharko ekitaldian. Haurren danborradako antolakuntzako kide Maialen Regueirok adierazi duenez, azken urteetako konpartsa beretan irtengo dira haurrak. Horrez gain, bi berritasun egongo direla nabarmendu du: "Barrilen tamaina egokitu egin dugu aurten, umeentzat erosoagoa izan dadin, eta Udalaren armarriaren xafla aldatu baita ere".

Bidaurretako Santa Klara monasteriotik irtengo da danborrada, eta iazko ibilbide berbera izango duela azaldu du Regueirok: "Bidaurretan hasiko da, eta handik Euskadi etorbidea, Santa Marina eta Kale Zaharrera joango da. Kale Zaharrean agustindarren elizan buelta egingo du eta handik parrokiara bidea hartuko du; eta Herriko Plazara iritsiko da. Plazan, Atzeko kaletik gora joango dira, eta Atzeko kaletik Kale Barrira joko dute. Azkenik, Kale Barrian behera egingo dute eta plazan amaituko da danborrada".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak