Azken urteetan goizez eta arratsaldez egin duten txapelketa bada ere, "urtetik urtera jende gutxiagok" parte hartzen duenez arratsaldeko saioa bakarrik izango dela adierazi du elkarteko kide Jose Antonio Guridik. Hala, 15:30ean hasiko da txapelketan izena emateko epea, eta 17:30era arte egongo da hori egiteko aukera. Parte hartzaile bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.