Taldeko kide Gorka Bikuñak azaldu duenez, ekimen honen helburua arku tiraketa herritarrengana hurbiltzea da: "Jendeak uste du haurrei zuzendutako ekimena besterik ez dela, baina herri guztiak har dezake parte. Helburua da kirol gutxituak ere badaudela erakustea, eta herritarrengan interesa pizten saiatzea". Hala, interesdunak San Martin zuhaiztian egingo duten saiora "gonbidatzea" gura izan ditu Bikuñak.