San Migel eskubaloi txapelketaren 47. aldia jokatuko da, irailaren 19an, Zubikoan. Alde batetik, Aloña Mendiko gizonezkoen talde batek ligako partida jokatuko du, 16:00etan; 18:00etan, berriz, senior mailako neskek Urduliz taldea jasoko dute San Migel txapelketako partidan.
Saileko presidente Iñaki Mendarozketak adierazi du "maila handiko partida" izango dela emakumezkoena, "Urduliz Zilarrezko Ligako taldea delako eta iazko igoera faseko partida Aloñaren aurka jokatu zuelako". Hala, "urteroko hitzordu garrantzitsua" dela kontuan hartuta, "herritarrak zapatuko partidak ikustera" gonbidatu ditu Mendarozketak.