Bertso jaialdia, jai giroan murgiltzen hasteko

Ibai Irasuegi Garai

Bertso jaialdian parte hartuko dutenak.

Oñatiko jaiak ate-joka daude eta hasi aurretik zenbait ekintza egingo dituzte egunotan, jai giroa zabaltzeko herrian. Bertso jaialdiak abiaraziko du egitaraua, egubakoitz arratsaldean.

Jaietako egitarauari bertso jaialdiak emango dio hasiera; egubakoitzean, hilaren 18an izango da, 19:00etan. Txinparta Bertso Eskolak jarritako gaiekin, Santa Ana aretoa bertsoz beteko dute Unai Iturriaga, Maider Arregi, Xabat Illarregi, Amets Arzallus, Urko Arregi eta Alaia Martin bertsolariek.

Sarrerak salgai daude, hamar eurotan, Txokolateixian eta oñati.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak