Astelehen eguerdian jarriko dituzte salgai Herri Eguneko bazkarirako txartelak

Oihana Elorza Gorostiza

Joan den urteko herri bazkarian, kiroldegiko kantxa berdean.

Urriaren 3an izango da aurten Herri Eguna. Herri bazkaria egingo da egun horretan aurten ere, eta hara joateko txartelak astelehenean jarriko dituzte salgai, 12:00etan.

Herri Eguneko bazkarirako txartelak herriko taberna hauetan eros daitezke astelehen eguerditik aurrera: Arrano, Izarraitz, Batzokia eta Ore Gozo. Prezioak hauek dira: helduen menua 24 euro; 12 urte arteko umeena, 12 euro. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak