Nagusien danborradako entsegu egunak finkatuta dituzte

Oihana Elorza Gorostiza

Nagusien danborradaren amaiera, plazan.

San Migel jaietako nagusien danborradako entseguak irailaren 14an hasiko dituzte. Zaldi gainean joan gura dutenek egun horren aurretik jakinarazi behar dute.

Nagusien danborradako entsegu egunak jarri dituzte dagoeneko. Irailaren 14tik 23ra bitartean egingo dituzte: 14an, 16an eta 21ean –19:45ean– eta 23an –orokorra, 19:30ean–. Entseguak Larrañako futbol zelaian izango dira eguraldi onarekin eta Larrañako kantxan, txarrarekin.

Elkarte gastronomikoetako banderak eramaten atera gura dutenek, posible dute soziedadean bertan jakinaraztea. Bestalde, zaldi gainean joateko, aurretik eman behar da izena eta interesa agertu dutenen artean zozketa egingo dute gero. Izena azpiko QRan sartuta egin behar da hilaren 14a aurretik; egun horretan izango da zozketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak